Euskal moda izango da nagusi berriz ere aurtengo Donostiako Zinemaldian, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Ingurumen departamentuek proiektu honetan parte hartzeko aukera eman nahi dizute
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 70. edizioko ekitaldietako aurkezleak, aktoreak, eta zuzendariak Gipuzkoako eta Euskal Herriko moda eramango dute berriro, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Ingurumen departamentuen (GK Green Fashion) eta Eusko Jaurlaritzaren, Donostiako Udalaren eta Zinemaldiaren arteko lankidetzari esker. Zinemaldia gure kulturaren eta ehungintza jasangarriko sormen lanen nazioarteko erakusleiho onena bihurtuko da aurten ere.