‘Orratz-begia – 1936 Gipuzkoako gerra haurrak’ erakusketak Arrasaten hasiko du ibilbidea
• Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Intxorta 1937 Kultur Elkarteak, Mónica Jato irakaslearekin batera aurkeztu dute gaur erakusketa; erakusketak amaiera ematen dio 2021ean hasitako azterlanari, eta gerrako haurren memoria identifikatu eta berreskuratzea du helburu. • Erakusketa irailaren 19an inauguratuko da Arrasateko Kulturaten, eta urriaren 12ra bitartean izango da ikusgai.