Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2023/12/05
Lurralde antolaketaZuzeneko laguntza hori Pasaiako badia biziberritzeko hitzarmenen barruan sartzen da. Bi erakundeek hitzarmen horiek egin dituzte udalerriaren hiri-berrikuntza bultzatzeko eta ingurune "atseginago, irisgarriago eta inklusiboago" baterantz aurrera egiteko. Azken legegintzaldietan, Errenteriak 4,5 milioi euro jaso ditu Aldundiaren aldetik helburu horretarako.
2023/11/10
Lurralde antolaketaAzahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak eta José Ignacio Asensio Jasangarritasuneko diputatu eta lehen diputatu nagusiordeak inauguratu dute, Mikel Serrano Zumarragako alkatearekin batera, GI-2632 errepidearen bulebarizazioaren bigarren fasea. Zeharbidea hobetzeko, espaloiak zabaldu behar izan dira, aparkaleku-plazak berrantolatu, bizikleta-bide bat sartu eta berdeguneak sortu. Foru Aldundiak 344.000 euro inguruko inbertsioa egin du, eta Udalak 80.000 euro jarri ditu.
Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak agerraldia egin du Gipuzkoako Batzar Nagusietan, berak hala eskatuta, legegintzaldi honi begira, buru den departamentuaren helburuak eta ildo estrategikoak azaltzeko. Mugikortasuneko, Iván Pedreira, Turismoko, Iñigo García eta Lurralde Antolaketako, Miguel Ángel Crespo, zuzendariek lagunduta, Azahara Domínguez batzarkide-taldeekin komunikazio arina eta iraunkorra izateko borondatea agertu du, zerbitzu publikoaren bokazioari datxezkion balioekin bat etorriz, gardentasunerako borondatea eta taldeen arteko akordioen irismena azpimarratuz.
2023/09/29
Lurralde antolaketaMugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Dominguezek European Metropolitan Authorities (EMA) sarearen urteroko foroan parte hartu du; aurten, Helsinkin ospatu da, atzo eta gaur. Dominguezek parte hartu du topaketa honetako sinadura politikoan; helburua zen balioan jartzea metropoli eremuek eraldaketa berde eta digitalaren bidez hazkunde inklusiboa indartzeko xedean funtsezko elementu gisa duten papera.
2023/07/03
Azpiegiturak Berdintasuna Diputatu Nagusia Ekonomia Sustapena Gazteria Gizarte Politika Gobernantza Hizkuntza Berdintasuna Ingurumena Kirolak Kultura Landa Ingurunea Lankidetza Lurralde Oreka Modernizazioa Mugikortasuna Obra Hidraulikoak Ogasuna Turismoa Lurralde antolaketa Etorkizuna EraikizGaur goizean egin dute Eider Mendoza buru duen exekutiboaren karguhartze ekitaldia eta Diputatuen Kontseilu berria lehen aldiz elkartu da.
2022/12/27
Lurralde antolaketaProiektu honekin bizikleten eta oinezkoen bide bat eraikiko da ospitalerako sarbidearen eta GI-631 errepidearen bidegurutzeko biribilgunearen artean
Cesar Mosuera, Pontevedrako Diputazioko lehendakariordea, Uxio Benitex Mugikortasun Alternatiboaren eta Espazio Publikoaren arduradunak ere parte hartzen duen ordezkaritza baten buru da.
2022/09/08
Lurralde antolaketaObrak 773.463 euroko kostua du, eta hiru hilabete eta erdiko iraupena izango du. Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak finantzatuko du.