Albisteak
Gipuzkoako albisteak
Gipuzkoako Foru Aldundiak, 2019an abiatutako entzute eta ebaluazio parte hartzaileko prozesu baten ondoren, emakumeek jasaten dituzten indarkeriei ematen zaien erantzunaren kalitatea areagotzeko arreta eredu baten oinarriak ezarri ditu.
2022/11/08
BerdintasunaGipuzkoako Foru Aldundiak, erakunde adierazpen honen bitartez, joan den astean Zumaian gertatutako eraso sexista irmoki salatu eta gaitzetsi nahi du. Aldi berean, elkartasun osoa eta babesa eskaini nahi die beren intimitatearen eta askatasunaren aurkako erasoa pairatu duten emakumeei, nahiz haien gertuko lagun eta senitartekoei.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, adierazpen instituzional honen bidez, bere gaitzespenik irmoena adierazi nahi du joan den ostiralean Irunen gertatu zen eraso matxistaren aurrean, eta dei egiten dio gizarte osoari Udalak gaur eguerdirako (12: 30ean, San Juan plazan) deitu duen gaitzespen elkarretaratzearekin bat egitera.
Herrilab3B herri laborategiak egindako ibilbidearen balantzea eta ikasgaiak partekatzeko jardunaldia egin dute gaur goizean Igartza jauregian, erakundeetako, ekonomiako eta gizarte alorreko ordezkarien partaidetzarekin.