Albisteak
Gipuzkoako albisteak
Aldundiak azken 10 urteotan egindako “inbertsio garrantzitsuenaren izaera soziala” azpimarratu du diputatu nagusiak; Etorkizuna Eraikiz programaren baitan, zahartze osasungarrian erreferentzia zentroa izango da Adinberri
Diputatu nagusiak eta Pasaiako alkateak bilera egin dute herriko egitasmo nagusiak partekatzea helburu; Etorkizuna Eraikiz kapsularen bitartez herrian jasotako ekarpenak aztertu dituzte.
Ramiro González, Unai Rementeria eta Markel Olano diputatu nagusiek aurreratu dituzte hiru erakundeen artean adostutako neurriak, langile autonomoak, mikroenpresak eta enpresa txikiak kalte ekonomikoetatik babestea helburu dutenak.
Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, talde industriala osatzen duten zortzi kooperatibetako ordezkariei eman die saria, Arrasateko Kulturolan egindako ekitaldi batean.
Nazioarteko adituek, gazteek eta adinekoek gaur egungo munduaren ezaugarri nabarmenetako baten inguruan eztabaidatu eta hausnartu dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, erakunde adierazpen honen bitartez, pasa den ostegunean Irunen gertatutako eraso matxista irmoki salatu eta arbuiatu nahi du. Foru erakundeak, aldi berean, elkartasun osoa eta babesa eskaini nahi dizkio sexu erasoa pairatu duen emakumeari, nahiz haren gertuko lagun eta senitartekoei.
Europara bidean doazen migratzaileentzako igarobide seguruak sortzea eskatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak
Diputatu nagusia Tolosako alkatearekin elkartu da Etorkizuna Eraikiz kapsulak jasotako ekarpenak aztertzeko eta tokiko proiektu nagusiak ezagutzeko, hala nola adinekoentzako eguneko arreta zerbitzu integral berria.
Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak Etorkizuna Eraikizek sustatuko zentroa bisitatu du gaur goizean, ateak ireki zituenetik urtebete egin denean.
Nazio Batuen Erakundeak lema horrekin ospatuko du aurtengo Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Mundu osoko erakunde eta gizarte ordezkariek, horrela, gizartearen garapen iraunkorra eta gizon eta emakumezkoen berdintasunaren arteko funtsezko lotura adierazten dugu gaur.
Azken hamarkadetako bizitza politiko eta instituzionalean aitzindari izan diren emakume gipuzkoarren ekarpena ikusarazi du Aldundiak ekitaldi batean.
Eraso matxista jasan duen emakumeari “elkartasun eta babes osoa” helarazi dio Eider Mendoza foru bozeramaileak; “emakumeen duintasuna eta sexu askatasunaren aurkako ekintzak gipuzkoar guztion aurkako agresioa dira, ez dute lekurik gure lurraldean”
Markel Olano diputatu nagusiak errusiar inbasioaren “gaitzespen osoa” eta “elkartasun hurbilena” adierazi dio ukrainar herriari.
2022/02/16
Diputatu NagusiaDiputatu nagusiak eta Beasaingo alkateak bilera egin dute herriko egitasmo nagusiak partekatzea helburu; Etorkizuna Eraikiz kapsularen bitartez herrian jasotako ekarpenak aztertu dituzte.
Diputatu nagusiak eta Eibarko alkateak bilera egin dute, udalerriko proiektu nagusiak partekatzeko helburuarekin eta Etorkizuna Eraikiz-en ekimen parte-hartzaile baten jasotako ekarpenak baloratzeko asmoz.
Bi erakundeek deialdi bateratua egin dute, mugaren bi aldeetan ekimen eta proiektu partekatuen garapena bultzatzeko.
2022/01/26
Diputatu NagusiaMarkel Olano diputatu nagusiak lurraldeko proiektu estrategikoak xehetu ditu, eta Etorkizuna Eraikizek “gobernatzeko modu berri bat” ezarri duela adierazi du, “erakundeen eta gizartearen arteko lankidetzan oinarritua”.
Diputatu nagusiak eta Arrasateko alkateak bilera egin dute herriko egitasmo nagusiak partekatzea helburu; herriz herriko bilerei ekin die horrela Markel Olanok, tokian tokiko ekarpenak aztertu asmoz.
‘Beasain berdintasunean bizi’ lemapean, 2022ko ekintza plana adostu dute laborategiko talde eragileko partaide diren ordezkariek.
Diputatu nagusiak erabakia jakinarazi die gaur Eneko Goia, Donostiako alkateari; Jon Iraola, Eibarko alkateari; eta Izaro Elorza, Oñatiko alkateari.