Albisteak
Gipuzkoako albisteak
Eider Mendozak Gure Lurra kongresuaren zazpigarren edizioa ireki du, 500 parte-hartzaile baino gehiagorekin. Bertan, lehen sektoreak gizartearen ongizate integralari egiten dion ekarpenari buruzko testigantzak partekatu dira
2024/11/12
Diputatu NagusiaEider Mendozak eta Eric Galvez alkateak lan bilera egin dute herriko desafio eta proiektuak aztertzeko; ondoren, foru diputatuak Chillida Lantokin elkartu dira, donostiar artista handiaren jaiotzaren mendeurrena oroituz
Baliabide berri hau Zaintza Herrilab estrategiaren parte da, eta arreta pertsonalizatua eskaintzea du helburu, pertsonak erdigunean jarriz eta adineko herritarren behar berrietara egokituz. Gipuzkoako Foru Aldundiak aurrerapausoa eman du zainketa-estrategian, herritarren ongizate integralerako duen konpromisoa berretsiz.
· Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Mauri Arregui Bazkundeko lehendakariak Europako ekonomiaren geldialdiaren testuinguruan "kanpoko merkatu berrietara irekitzen lagundu beharra" azpimarratu dute. · Bi erakundeek jakinarazi dute Arrasaten lankidetza-hitzarmena berritu dutela, Ternuako instalazioetara egindako bisitaldi batean. Enpresa baten hazkundean nazioartekotzeak duen "rol motorraren" adibide argitzat jo dute.