Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2023 aurrekontu proiektuak 1.129 milioi euroko zuzkidura propioa aurreikusten du Foru Aldundiarentzat, 2022 urtean baino 87,6 milioi gehiago.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, adierazpen instituzional honen bidez, bere gaitzespenik irmoena adierazi nahi du joan den ostiralean Irunen gertatu zen eraso matxistaren aurrean, eta dei egiten dio gizarte osoari Udalak gaur eguerdirako (12: 30ean, San Juan plazan) deitu duen gaitzespen elkarretaratzearekin bat egitera.
Herrilab3B herri laborategiak egindako ibilbidearen balantzea eta ikasgaiak partekatzeko jardunaldia egin dute gaur goizean Igartza jauregian, erakundeetako, ekonomiako eta gizarte alorreko ordezkarien partaidetzarekin.
Gipuzkoa Deep Demoren misioei lotutako lehen dirulaguntza deialdia martxan du Aldundiak, eta 890.000 euro bideratu ditu 18 proiektu finantzatzera.