Albisteak
Gipuzkoako albisteak
Europa mailan berezia izango den ekimena aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, ibilgailu autonomo eta jasangarri baten bidez landa inguruneko biztanleen mugikortasuna hobetzea ahalbidetuko duena. · Proiektu pilotuaren lehen fase honetan, aztertuko dira Abaltzisketa eta Amezketa arteko errepide tartea, nahiz Zerain eta Segura artekoa.
Gipuzkoako diputatu nagusia, Eider Mendoza, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeko txirrindulariekin elkartu da denboraldi honi buruzko eta emakumezkoen txirrindulari taldea babesten duen Basotik Fundazioaren aurrerapenei buruzko bizipenak eta ikuspegiak partekatzeko.
Fruta Landetxak eta Natra Oñatik aitorpen berezia jaso dute "Azken minutua" programan izandako lankidetza nabarmenagatik, eta Gipuzkoan elikagaiak alferrik galtzearen aurkako borrokan erreferente gisa sendotu dira.
· Zentro berria Kale Berriaren 10. zenbakian dago, eta eguneko 24 orduetan egongo da martxan, urteko 365 egunetan. · Zentroak zerbitzu integrala eskaintzen du, eta emakumeen eskubideei eta aukerei buruzko informazioa eta orientazioa eskaintzen ditu, bai eta laguntza psikologikoa eta soziala ere, emakumeen errekuperazio-prozesua errazteko. · Donostiakoaz gain, Gipuzkoak beste bi baliabide gehiago izango ditu, Arrasaten eta Goierrin.
• PSE-EE, EAJ-PNV, EH Bildu, Elkarrekin Gipuzkoa eta PPko ordezkariekin bilerak egin dituzte Eider Mendoza diputatu nagusiak, Jose Ignacio Asensio diputatu nagusiordeak eta Itziar Agirre Ogasuneko diputatuak
Eider Mendozak Gure Lurra kongresuaren zazpigarren edizioa ireki du, 500 parte-hartzaile baino gehiagorekin. Bertan, lehen sektoreak gizartearen ongizate integralari egiten dion ekarpenari buruzko testigantzak partekatu dira
2024/11/12
Diputatu NagusiaEider Mendozak eta Eric Galvez alkateak lan bilera egin dute herriko desafio eta proiektuak aztertzeko; ondoren, foru diputatuak Chillida Lantokin elkartu dira, donostiar artista handiaren jaiotzaren mendeurrena oroituz
Baliabide berri hau Zaintza Herrilab estrategiaren parte da, eta arreta pertsonalizatua eskaintzea du helburu, pertsonak erdigunean jarriz eta adineko herritarren behar berrietara egokituz. Gipuzkoako Foru Aldundiak aurrerapausoa eman du zainketa-estrategian, herritarren ongizate integralerako duen konpromisoa berretsiz.
· Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Mauri Arregui Bazkundeko lehendakariak Europako ekonomiaren geldialdiaren testuinguruan "kanpoko merkatu berrietara irekitzen lagundu beharra" azpimarratu dute. · Bi erakundeek jakinarazi dute Arrasaten lankidetza-hitzarmena berritu dutela, Ternuako instalazioetara egindako bisitaldi batean. Enpresa baten hazkundean nazioartekotzeak duen "rol motorraren" adibide argitzat jo dute.
Foru gobernuak argi berdea eman dio datorren urteko kontu proiektuari, gizarte politiketan egindako inoizko inbertsio altuenarekin; helburu nagusiak dira pertsonen zaintzan eta babesean aurrera egitea, enpresen berrikuntza eta lehiakortasuna indartzea, eta jasangarritasunean eta trantsizio ekologikoan sakontzea
550 pertsona baino gehiagok parte hartu dute gaur ‘Re-Think Industry’ ekimenaren hirugarren edizioan, eraldaketa digitala, jasangarritasuna, belaunaldi erreleboa eta enpresa proiektuen hazkundea jorratuz
2024/10/25
Diputatu Nagusia· Foru Aldundiak eta Joxe Mari Kortaren Bidetik fundazioak elkarlanean abiarazi dute egitasmo hau; Lanbide Heziketako bi ikasle gazteri babesa emango diote urtero, Industria Teknologietako ikasketetan sakondu dezaten · Kortaren hilketaren 25. urteurrenaren atarian, haren balioen gaurkotasunean jarri dute azpimarra: “zintzotasuna, enpresarekiko dedikazioa, lurraldearekiko konpromisoa, berrikuntzaren, etengabeko hobekuntzaren eta belaunaldi berrien sustapenaren aldeko apustua, prestakuntza teknikoaren bidez”
Gipuzkoako Foru Aldundiak proiektu pilotu bat jarri du abian, basoek dituzten onura terapeutikoak zainketa eta gizarte-babeseko sarearen barruan dauden pertsonen osasun integralean baliatzeko
2024/10/18
Diputatu NagusiaIzaera herrikoia izan duen ekitaldi batean, Gipuzkoako Foru Aldundiak omenaldia egin dio Lazkaoko Beneditarren Artxiboaren sortzaileari, Euskal Herriko memoria historikoa eta egungoa zaintzen egindako lanagatik.
Lurraldeko zibersegurtasun arloko ekitaldirik handienaren laugarren edizioa eginda gaur, ZIURek antolatuta. Bertan, AAren desafioei eta mehatxuei buruz eta Europako araudi berriek dakartzaten erronkei buruz sakondu da
Eider Mendozak eta Andoni Zuriarrain alkateak lan-topaketa bat egin dute eta udalerri txikiak biziberritzeko erronka izan dute hizpide, erakundea egiten ari den kontseilu ibiltarien errondaren barruan.
Lotura berriarekin, Gros, Egia eta Intxaurrondoko sarbideak hobetuko dira, eta Urumea ondoko errepideetako trafikoa arinduko da.
• Deialdi berri honi esker esplorazio, esperimentazio eta traktore proiektuak bultzatuko dira, bakardadeari irtenbide berritzaileak eskainiko dizkioten lankidetza-ekosistemak sortuz. • Gipuzkoako Foru Aldundiak eta ADINBERRI fundazioak aukeratu gabeko bakardadeei aurre egiteko konpromisoa berretsi dute, laguntza 225.000 eurotan handituz.
Bertako sagarrarekin egindako sagardoa goraipatzea da sariketaren helburua. Eider Mendoza diputatu nagusiak sagardogintzak azken urteetan jatorri izendapenaren eskutik egindako jauzia nabarmendu du.
2024/09/18
Diputatu Nagusia• Batzar Nagusietako Politika Orokorreko osoko bilkuran, Eider Mendoza diputatu nagusiak iragarri du gizarte babeserako 1.500 plaza gehiago sortuko dituela Aldundiak datozen urteetan, pertsonen zaintza helburu • Mugikortasun jasangarria, kuantika edota biozientziena bezalako industria sektore berrien aldeko apustuak gauzatzeak 3.000 lanpostu kualifikaturen berriren sorrera ahalbidetuko duela azpimarratu du diputatu nagusiak
• “Bere musikaren eta ahotsaren bitartez, iturri anitzetatik edanez, euskal kantagintza eta hizkuntza muga berrietara zabaldu du Ruperrek”, aitortu du Gipuzkoako diputatu nagusiak, Eider Mendozak, sari emate ekitaldian • Euskalgintzako eta euskal kulturgintzako ordezkaritza zabala elkartu da gaur Tabakalerako prisma aretoan, musikari oñatiarraren ekarpena txalotu asmoz
• Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Jose Ignacio Asensio diputatu nagusiordeak azpimarratu dute neurriak herritarren "ongizatean" eta "garraiobideen jasangarritasunean" eragingo duela. • Dagoeneko abian dauden politika publikoei egindako ekarpen "gehigarri" horrekin, Aldundiak inbertsioa egingo du errepideko garraioaren emisioak murrizten, autobusen eta garraio sektorearen energia-eraginkortasuna hobetzen, eta bidegorrien sarea eta intermodalitatera bideratutako azpiegiturak garatzen.
2024/09/06
Diputatu Nagusia• Gipuzkoako diputatu nagusiak UPV/EHUko Udako Ikastaroetan parte hartu du gaur goizean, Etorkizuna Eraikizen jardunaldiari hasiera emateko. • Populismoen aurrean demokrazia babesteko, akordioen balioa defendatu du Mendozak; Gipuzkoako eta Euskadiko eztabaida publikoan "tonu eraikitzailea" eustearen alde agertu da.
Orotara, Gipuzkoako gizarte baliabideen sare publikoak 102 plaza gehiago ditu 16 zentrotan itunduta: 75, adinekoen egoitzetan, eta 27, eguneko zentroetan.
Eider Mendoza diputatu nagusiak gidatutako ekitaldian Jokin Peronaren omenezko hitzak izan dira; Foru Gobernuak berretsi egin du pertsona guztien ongizatearen alde lan egiten jarraitzeko haren erabaki irmoa.
2024/08/30
Diputatu NagusiaEider Mendoza diputatu nagusiak harrera egin dio Ate Irekietako lehen taldeari. Ekimena 2016an jarri zen martxan 5.600 izan dira Foru Jauregiaren historia eta funtzionamendua ezagutzera gerturatu diren herritar eta bisitariak.
2024/08/20
Diputatu NagusiaOrain arte Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburuorde izan denak hartuko du sailaren gidaritza, Jokin Peronaren heriotzaren ostean
Gipuzkoako diputatu nagusi Eider Mendozak doluminak eman dizkio Ogasun eta Finantza diputatuaren familiari, Zamoran izandako bizikleta-istripu batean hil dela jakin ondoren.
Lau hamarkadaz euskarazko sorkuntzaren eta kulturaren alde egindako lana eta ekarpen joria aitortuko diote, irailaren 12an Hendaian egingo den ekitaldian.
2024/07/23
Diputatu Nagusia• Komunitatea indartuz Zaintza Ekosistema Lokala garatzeko Deba egiten ari den lana txalotu eta parte hartzera animatu ditu Gipuzkoako diputatu nagusiak, Eider Mendozak, herriko alkate Alazne Txurrukarekin batera • Foru Aldundiko Diputatuen Kontseilua Debako Udalean elkartu da gaur eta herriko desafio eta beharrizanen berri izan dute foru gobernuko kideek
2024/07/17
Diputatu Nagusia• Euskal historia garaikidea ezagutzeko ezinbesteko funtsa garatu eta zaindu du mende erdiz Lazkaoko Beneditarren Artxiboaren sortzaileak. • Udazkenean izango da omenaldia, herrian bertan antolatutako ekitaldi batean.
Foru erakundeak 611.831 euro bideratu ditu GazteNek programaren bidez nekazaritzako eta abeltzaintzako jardueraren belaunaldi-erreleboa bultzatzeko.
2024/07/01
Diputatu NagusiaLegealdiaren lehen urtea "oso emankorra" izaten ari dela iritzi dio foru gobernuak; orain, zaintza ereduaren eraldatzea bizkortzea, gizarte zerbitzuen indartzea, berrikuntza eta iraunkortasuna bultzatzea izango ditu jomuga nagusi
“Maila guztietan lankidetza biderkatzera" dei egin du diputatu nagusiak, euskal politikagintzan eta erakundeetan ireki den “etapa berria” probestu
2024/06/21
Diputatu NagusiaEider Mendoza diputatu nagusiaren iritziz, euskal Y-a Iruñearekin Gasteizetik lotzeko aukerak azpiegituraren lehiakortasuna mugatu eta gehiegi areagotuko luke euskal hiriburuak lotzeko beharrezko denbora
2024/06/19
Diputatu NagusiaHarrera egin da EHUk eta Kanadako Enbaxadak bi lurraldeek mendeetan zehar elkarren artean izan duten eragina aztertzeko antolatutako «Euskal Herria eta Kanada. Itsasotik izarretara» udako ikastaroaren baitan
Udako ospakizunetan emakumeen partaidetza sustatzeko gida osatu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasunerako Organoak, erakundeei eta jaietako eragile guztiei zuzenduta
Azkenengo ikasturtean ia 100 ikastetxek eta 3.800 ikaslek hartu dute parte Gipuzkoako foru Ogasunak sustatzen duen zerga heziketako unitatean
Aniztasuna aldarrikatuz, Gure Zirkuan amaitu da Aniztasunetik Eraikiz programaren hiru urteko ibilbidea. Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako proiektua da, eta lurraldeko zazpina ikastetxek eta gizarte erakundek hartu dute parte.
2024/06/13
Diputatu NagusiaEider Mendoza diputatu nagusiak gipuzkoar gizarteko ordezkarien aurrean aurkeztu ditu 2024-2027 Plan Estrategikoaren oinarriak; “pertsona guztien ongizate integrala” sustatzea izango da lehentasun nagusia Diputatu nagusiak maila guztietan lankidetza indartzera dei egin du eta, Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren bitartez, lurraldeko desafioen aurrean “elkarlanerako espazio zibiko zabal” sendotzen jarraitzeko gonbitea luzatu du
Hondarribiko HS2 Surf Centerrek, minbiziaren aurkako elkarteek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak indarrak batu dituzte bularreko minbizia gainditu duten emakumeekin lehen Dragon Boat taldea sortzeko.
Eider Mendoza diputatu nagusiak babesa adierazi dio sektoreari gaur BECeko Biurtekoan egindako kontaktu errondan
2024/06/05
Diputatu NagusiaAurrekontuen inguruan zein zerga erreformaren inguruan adostasun berrietara iristeko “erabateko” prestutasuna adierazi du gaur Gipuzkoako Batzar Nagusietan Eider Mendoza diputatu nagusiak
2024/06/04
Diputatu NagusiaEider Mendoza diputatu nagusia Mikel Serrano alkatearekin batzartu da, herriko proiektu zein erronka nagusien inguruko ikuspegiak partekatu asmoz
Eider Mendoza diputatu nagusia Irungo suhiltzaile-etxean izan da, joan den urteko balantzea egin eta energia aurrezteko aurrerapenak ezagutzeko
2024/05/21
Diputatu NagusiaDiputatuen Kontseilu ibiltaria Lili jauregian elkartu da gaur goizean; Eider Mendoza diputatu nagusia Mikel Arregi alkatearekin elkartu da, herriko proiektu eta desafio nagusien berri izan eta partekatzeko
2024/05/07
Diputatu Nagusia“Gure lurraldeko baliorik onenak” islatzen dituela adierazi du Eider Mendoza diputatu nagusiak, dagoenetako ehundaka bizitza salbatu dituen ontziak, eta boluntario guztien lana txalotu du.
2024/05/06
Diputatu NagusiaDatozen asteotako hitzordu garrantzitsuei erreparatuz, Eider Mendoza diputatu nagusiak dei egin die gipuzkoarrei emakumezkoen talde eta kirolariak indar guztiz babestera eta haien jardunarekin gozatzera
● Zentro teknologikoak Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiaren bisita jaso du gaur, maiatzak 3, ostirala, eta Foru Aldundiaren babesa duten hainbat ekimenetan egindako aurrerapenak aurkeztu ditu. ● Bi eragileen arteko lankidetza estuari esker, azken urteetan irtenbide berritzaileak garatu dira osasunaren, mugikortasunaren edo energiaren sektoreetan.
2024/04/30
Diputatu NagusiaEider Mendoza diputatu nagusia Dorleta Elkorobarrutia alkatearekin batzartu da, herriko proiektu eta desafio nagusien berri izan eta partekatzeko
Egoitza 2026an egongo da martxan, eta adinekoentzako 130 egoitza-plaza eta desgaitasuna duten pertsonentzako 26 egoitza-plaza izango ditu.
Sektore honetan Europa Hegoaldean egiten den azoka profesional nagusia ireki dute Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumeneko sailburuak; mugikortasun berriaren balio kate osoa elkartu da bertan
2024/04/08
Diputatu Nagusia“Lehendakari gisa, alkate nahiz diputatu nagusi bezala, euskal erakundeak eta autogobernua defendatu zituen beti. Bakearen eta elkarbizitzaren defendatzaile nekaezina izan zen”, gogoratu du Eider Mendozak
Udalerri txikienek UFFFean jasotzen duten kopurua arautzen duen 15/1994 Foru Arauaren artikulu bat eguneratuko dute, euren egoera berezituari erantzun eta finantziazio egokiago bat izan dezaten
Eider Mendoza enpresako lan-taldearekin bildu da, Adegiren eskutik antolatutako Gipuzkoako sektore ekonomiko ezberdinetako konpainia adierazgarrien bisita errondaren barruan.
Allerruko lotune berriak, Corten altzairuz estalitako bi zubien gainean goratutako biribilgune formakoak, N-I errepideko puntu neuralgiko honetako trafiko eta galibo arazoei soluzio ematen die
2024/02/13
Diputatu NagusiaDonostian, 2024ko otsailaren 13an.
2024/02/13
Diputatu NagusiaGipuzkoako Foru Aldundiak errekonozimendua egin die gaur 2023an erretiroa hartu zuten langileei.
2024/02/12
Diputatu NagusiaEider Mendoza diputatu nagusiak eta Xabier Arruti Lurralde Oreka Berdeko diputatuak deialdiko bi ordezkariren eskutik jaso dituzte eskaerak
Gaur aurkeztu den eta Ione Zuloaga historialariak gidatu duen azterlanak, 1936 eta 1945 urte bitartean emakume gipuzkoarrek jasandako errepresio frankistaren inguruko errealitate desberdinak batu ditu