Albisteak
Gipuzkoako albisteak
Foru Aldundiak "Europarekin guztiz lerrokatutako" kontu proiektua aurkeztu du, 983 milioi eurora iritsi dena, 2020an baino % 7,4 gehiago.
2021/01/19
Diputatu NagusiaGipuzkoako diputatu nagusiak gaitzespenik "irmoena" adierazi du emakumeen aurka Gipuzkoan izandako azken indarkeria kasuen aurrean.
Pandemiaren eraginez, partida berri bat sortu behar izan da Gizarte Politikako Departamentuaren aurrekontuan, eta 2020an egindako eta 2021erako aurreikusitako gastua 23,7 milioi eurokoa da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, erakunde adierazpen honen bitartez, pasa den urtarrilaren 10ean Zarautzen izandako bortizkeria matxista kasua indar guztiz salatu eta arbuiatu nahi du.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kontseiluak, UEMAK eta UEUk antolatu dute elkarlanean.
2020/12/18
Diputatu NagusiaJaiotzaz gain, Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteko kideek txondor baten maketa ezarri dute Aldundiko ohorezko sarreran.
Unibertsitateko ikasle boluntarioek haur horien errendimendu akademikoa hobetzen laguntzen dute
Gaur, abenduak 3, Euskararen Egunean, Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkeztu du Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan (Oñati) aurkitutako euskarazko maitasun poema zahar bat. Testua euskara arkaikoan idatzita dago.
Markel Olano: “Euskararen biziberritzeak bizi duen bidegurutzean, elkarlanak, berrikuntzak eta gizarte aktibazioak erakutsi behar digute norabidea”
‘Euskararen zubia’ irudikatuko da argiteriaren bitartez, herritarrak norbere hizkuntza ohiturak aztertu eta aldatzera animatuz.
Poeta eta kantari handiaren omenaldia ikusteko aukera eskainiko die Aldundiak herritarrei, Xabier Leteren heriotzaren 10. urteurrenarekin bat.
Gaur, azaroak 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna ospatzen dugu.
2020/11/20
Diputatu Nagusia‘1970-2020 Burgoseko prozesua. Frankismoari epaiketa’ erakusketa ireki du gaur Donostiako Carlos Santamaria zentroan Gipuzkoako diputatu nagusiak
Jabier Larrañaga izango da aurrerantzean Ekonomia Sustapeneko diputatua eta bere departamentua arduratuko da Proiektu Estrategikoen alorraz
Indarkeria matxistaren aurrean, ez zaitez ikusle huts bat izan’, ekimenak "kontzientzia sortu" nahi du emakumeak kaltetzen dituzten jarrera eta portaerei buruz, azaroaren 25eko nazioarteko egunaren atarian.
Gipuzkoako diputatu nagusiak astero egiten ditu bilerak alkateekin, administrazio arteko informazio-fluxua areagotzeko eta COVID-19k planteatutako desafioak partekatzeko.
Garaiko 173 dokumentu eta testigantza grafiko plazaratuko ditu eta azaroaren 20an inauguratuko da Ibaetako campusean.
Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak adierazi duenez, "garrantzi handiko" lan modalitate honen hedatzeak ezin du berekin "atzerapausorik" eragin ekonomiaren alorrean emakume eta gizonen aukera berdintasunean .
Lan-taldeak gaur egin du lehen bilera Aldundian, pandemiaren ondorioen diagnostikoa egiteko.
2020/10/26
Diputatu NagusiaMarkel Olano Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakari berriarekin elkartu da eta erakunde honen lana aitortu du Euskal Herriak bizi dituen desafioen aurrean
Euskaraldiaren “teorizatzaile” gisa Jauregik egindako ekarpena aitortu du epaimahaiak.
2020/10/20
Diputatu NagusiaDiputatu nagusiak bere "kezka" partekatu du Gipuzkoako alkateekin, eta "erabateko laguntza eta lankidetza" eskaini die indarrak batu eta pandemiaren gorakada geldiarazi ahal izateko.
Berdintasunerako III. Foru Planak Foru Aldundiaren konpromisoa indartzen du, emakumeen eta gizonen berdintasun “eraginkorraren" aldeko eragile gisa.
Aldundiak, EHUko Giza Eskubideen Katedrarekin batera, derrigorreko desagertzeei buruzko jardunaldi bat antolatu du NBEk arlo horretan duen lantaldearen sorreraren 40. urteurrenean.
2020/09/29
Diputatu NagusiaEkonomia Suspertzeko eta Biziberritzeko plan berri bat iragarri du gaur diputatu nagusiak BBNNetan eta COVID-19aren testuinguruan langabeziari eta bazterkeriari aurre egiteko Elkar Ekin Lanean programa indartzeko konpromisoa hartu du.
Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainekiko "erabateko konpromisoa" erakutsi du diputatu nagusiak Zelatun enpresara egindako bisitan; Albizturreko konpainiak dibertsifikatu egin du bere jarduera eta maskarak ekoizten hasi da.
Kilometroak Gipuzkoako ikastolen festako ordezkariak hartu ditu Aldundian Markel Olano diputatu nagusiak, urriaren 4ko erakunde ekitaldiaren aitzinean.
Ehun ekonomikoaren susperraldia sustatzeko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasunean eta digitalizazioan sakondu beharra nabarmendu du diputatu nagusiak, Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroetan
2020/07/31
Diputatu NagusiaJoan Mari Torrealdai euskal idazle, soziologo eta kazetaria zendu da, eta euskalgintzaren alde eginiko lan eskerga goraipatu du Markel Olanok.
Aldundiak mendeurrena ospatu du foru jauregiko areto nagusian egindako ekitaldi instituzional batekin, erakusketa batekin, eta udazkenean hainbat hitzaldi eta zinema ziklo bat egingo dira.
2020/07/29
Diputatu NagusiaAldundiak proiektu estrategikoak indartu eta egokitzeko lanean dihardu, egitasmoak Europako Berreskuratze Funtsera aurkeztu asmoz
Foru Aldundiak, Oñatiko Udalak, Mondragon taldeak, Kutxa Fundazioak eta frantziskotarrek sustatuko dute, euskal unibertsitateekin elkarlanean.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, erakunde adierazpen honen bitartez, joan den larunbatean Oñatin izandako bortizkeria matxista kasua indar guztiz salatu eta arbuiatu nahi du.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, erakunde adierazpen honen bitartez, berriki Hondarribian izandako bortizkeria matxista kasua indar guztiz salatu eta arbuiatu nahi du.
2020ko ekainaren 28a: LGTBIen Eskubideen aldeko Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionala.
Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia lau unibertsitateetako arduradunekin elkartu da.
Gipuzkoako diputatu nagusia, Markel Olano, Topaguneko ordezkariekin elkartu da bigarren edizioko prestaketa lanei buruz hitz egin asmoz.
Lan bilera bat izan dute, eta, horren ondoren, foru erakundeak adierazi du milioi bat eurotik gora bideratuko duela Gipuzkoako enpresetan pertsonen partaidetza sustatzeko
Foru erakundeak eta Eudelen Gipuzkoako Lurralde Batzordeak osatuko dute koordinazio organo berri hau; COVID-19ak eragindako krisialdiari erantzuteko ekimenak sustatzea izango du helburu
Joan den astelehenean, hilak 25, emakume batek Lezon jasandako erasoa dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak bortizkeria matxista kasu hori irmoki salatu eta arbuiatu nahi du, erakunde adierazpen honen bitartez.
Dokumentuak "tresna erabilgarria" eskaintzen du erantzun "egokia, azkarra eta eraginkorra" emateko.
Donostiako etxebizitza batean joan den larunbatean, hilak 2, emakume batek jasandako erasoa gogorki salatu eta arbuiatu nahi du Aldundiak erakunde adierazpen honen bitartez.
"Normaltasun berria" deitzen dioten egoera horretara iristeko pausoak ematen hastear gaudenean, lankidetza eta elkartasun dosi handiak beharko ditugu egoera honetatik ateratzeko, Gipuzkoaren eta gure herri osoaren ezaugarri den kohesio soziala ahuldu gabe.
Amasa-Villabonako baserri batean emakume batek jasan duen atxikitzea dela eta, erakunde adierazpen honen bitartez Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gaitzespen osoa erakutsi nahi du bortizkeria kasu honen aurrean.
Markel Olanok, pandemiak eragindako krisialdiari aurre egiteko neurriak partekatu ditu gaur Batzar Nagusietan.
Markel Olanok, Jose Ignacio Asensiok eta Imanol Lasak Lurraldeko Ekonomia Berreskuratzeko Plana aurkeztu dute gaur.
“Lehentasuna kolektibo zaurgarrienak babestu eta ahalik eta jarduera ekonomiko eta enplegu gehiena mantentzea da”, esan du diputatu nagusiak.
Diputatu nagusiak gizarte zerbitzuetako langile guztien “konpromiso eta lan ona” aitortu ditu, Covid-19 gaitzaren pandemiari aurre egiterako orduan
Pandemiak izango dituen efektuei aurre egiteko neurriak partekatu eta kontrastatu dituzte foru arduradunek Gipuzkoako alkateekin.
Foru arduradunek bilera bana egin dute gaur eskualdeetako garapen agentzietako arduradunekin eta Elkargirekin.
“Emakumeen aurkako bortizkeria, bere hainbat adierazpenetan, berdintasun falta eragiten duten egiturazko arrazoien ondorio da”, gogorarazi du foru bozeramaileak.
Gipuzkoako diputatu nagusiak gizonen eta emakumeen berdintasunaren aldeko «ahalegin kolektibo eraldatzailea» egiteko deia egin du.
Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Diputatuen Kontseiluak onartutako erakunde adierazpena.
Diputatu nagusiak Gipuzkoako gizarte zibilarekin egingo dituen bileretatik lehena egin du gaur, Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorearekin.
24 proiektu esperimental gehiagorekin eta 22 milioiko aurrekontuarekin, foru administrazioak Etorkizuna Eraikiz egitasmoa sendotzeko bide-orria aurkeztu du.
Errelatore bereziak Gipuzkoako gizarte ehuna eta gizarte politiken modelo "eredugarria" ezagutu ditu.
2020/01/10
Diputatu NagusiaHondarribia-Donostia aierportuak hazkunde nabarmena izan du 2019an bidaiariei dagokionez, 315.000ko kopurua gaindituz. Horrelako zifra ez zen ezagutzen 2009 urtetik..
Diputatu nagusiak lan jardunaldi batean hartu du parte ekimen hauen sustatzaileekin.
Aldundiak eta HABEk sinatutako hitzarmenari esker, 2019an B2ra arteko maila egiaztatu dutenei matrikula % 100ean bueltatuko zaie
Bisita gidatuan parte hartu duten pertsonei harrera egin diete Markel Olanok eta Eider Mendozak; 110 inguru izan dira egun osoan zehar.