Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2024/06/03
Gizarte PolitikaGipuzkoako Foru Aldundiak, Gurutze Gorriak eta Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioak elkarlanean dihardute, mendekotasuna eta desgaitasuna duten lurraldeko pertsona guztiek hondartzan bainatzeko aukera izan dezaten bermatzeko. Getariako Malkorbe hondartzak ekainaren 15etik irailaren 15era eskainiko du zerbitzu hori.
2024/05/02
Gizarte PolitikaBi hamarkadaren ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta elkartuk, UPV/EHUren laguntzarekin, Bizitza Independenterako Programa ebaluatu dute, “oso positiboa” izan dela baloratu dute eta zabaltzen jarraitzearen aldeko apustua egin dute.
Egoitza 2026an egongo da martxan, eta adinekoentzako 130 egoitza-plaza eta desgaitasuna duten pertsonentzako 26 egoitza-plaza izango ditu.
2024/04/16
Gizarte PolitikaGaurtik aurrera, mendekotasuna, ikusmen-urritasun larria eta gurpil-aulkiak erabiltzen dituzten 30.000 pertsonak, Mugiren titularrak badira, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako txartel berri bat eska dezakete. Txartel horri esker, laguntzaileek doan bidaiatu ahal izango du lurraldeko garraio publikoan.