Albisteak
Gipuzkoako albisteak
4
Lau dira jada Covid-19 gabe geratu diren Gipuzkoako egoitzak, positibo emanda zegoen azken pertsona sendatu ostean Irungo Caser Residencial Anakan.
Tolosako Iurreamendi egoitza Covid-19 gabe geratu da, positibo emanda zeuden azken bi pertsonak sendatu ostean.
Azken orduetan ez da kasu positibo berririk atzeman adinekoen egoitzetan, aldiz, adin txikiko batek positibo eman du Covid-19n eta ospitalera eraman dute.
Guztira, gaur arte, 274 adineko pertsona sendatu dira, 163 hil dira eta 112k jarraitzen dute diagnostiko positiboarekin.