Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2024/12/18
Gizarte PolitikaBatzorde honen helburua izango da erakundeen arteko lankidetza sustatzea eta gipuzkoarren beharretara egokitutako diagnostiko eta konpromiso zehatzak garatzea.
2024/12/13
Gizarte Politika· Jardunaldiak balioan jarri ditu pertsonek egoitzetan egiten duten ibilbidearen etapak irudikatzen dituzten lau praktika on.
2024/12/12
Gizarte PolitikaEtxeetan instalatutako teknologia berritzaileen bidez, Oarsoaldean dagoeneko ezartzen ari den ekimenaren helburua fase honetan betiOn telelaguntza-zerbitzuaren 245 erabiltzaileen bizi-kalitatea, autonomia eta segurtasuna hobetzea da.
2024/12/11
Gizarte Politika• Gipuzkoako Foru Aldundia Quality Innovation Award (QIA) sariaren nazioarteko finalista izan da eta estatu mailan irabazle izendatu dute, Zaintza HerriLab estrategia berritzaileagatik. • Euskalitek antolatutako Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariaren galan izan da errekonozimendua, eta adinekoen arreta hobetzeko tokiko zaintza-ekosistemen garapenari egindako ekarpena azpimarratu da bertan.
2024/12/05
Gizarte Politika• 2024ko Gipuzkoako Boluntariotza Sariak 30garren edizioa ospatu du aurten; urtero bezala, gizarte-erakundeek aukeratu dute saritua.
2024/12/04
Gizarte Politika· Bakardadearen aurkako Nazioarteko Foroak Hariak ekimenaren berrikuntza eta lankidetza nabarmendu zituen, errealitate sozial honen aurkako borrokaren funtsezko eredu gisa. · Hariak ekimenak lau agertoki estrategiko bultzatzen ditu bakardadeari heltzeko: lankidetza sareak, berrikuntza, elkarrizketa publikoa eta ezagutza zientifikoa.
• Zaintza Herri Labek gaur estatu mailako saria jaso du berrikuntzaren atalean, Madrilen egin den galan • Sariak balioan jartzen du Gipuzkoak zainketen tokiko ekosistemak sustatzearekin duen konpromisoa, betiere beren etxeetan bizi diren adinekoen bizi kalitatea hobetzera bideratzen direnekin. • Gaur egun, Gipuzkoako 17 herrik dituzte zainketen tokiko ekosistemak martxan; guztira, 11.849 pertsonari ematen diete arreta eta hirugarren sektoreko erakundeak, enpresak eta unibertsitatek kontuan hartuta, 77 erakunde lotzen dituzte.
· Agendaren garapena partaidetza prozesu baten ondorena izan da. Parte hartu dute 18 gobernantza organok, zerbitzuetako erabiltzaileek, haien familiek, sektoreko profesionalek, gizarte eta enpresa erakundeek, eta hainbat erakunde publikok. · Agendak sei funtsezko helburu eta berrogei ekintza espezifiko zehazten ditu, zainketa-ereduaren eraldaketa aurrera eramateko. · Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen 2024-2030 Mapak 1.553 plaza berri sortzea aurreikusten du, eta hauek estrategia konkretuen bidez ezartzea. Plan honek 250,9 milioi euroko eragin ekonomikoa izango du
2024/11/27
Gizarte Politika· Boluntarioen elkarteak 2012 hasi zuen ibilbidea ospitaleetan, gaixo zeuden neska-mutilekin. · Saria abenduaren 5ean jasoko dute, Foru Jauregian.
Urteroko topaketa honetan, 150 familia eta profesional inguru elkartu dira, haurren babesean dihardutenak.
· Zentro berria Kale Berriaren 10. zenbakian dago, eta eguneko 24 orduetan egongo da martxan, urteko 365 egunetan. · Zentroak zerbitzu integrala eskaintzen du, eta emakumeen eskubideei eta aukerei buruzko informazioa eta orientazioa eskaintzen ditu, bai eta laguntza psikologikoa eta soziala ere, emakumeen errekuperazio-prozesua errazteko. · Donostiakoaz gain, Gipuzkoak beste bi baliabide gehiago izango ditu, Arrasaten eta Goierrin.
2024/11/14
Gizarte Politika· Azterlanaren helburua da mendekotasun-egoeran dauden 65 urtetik gorako pertsonen bizi-kalitatearen pertzepzioa ezagutzea, bai haien etxeetan, bai lurraldeko egoitza-zentroetan. · Inkesta 13.000 adinekori egingo zaie, eta Aldundiak lurraldeko bizi-kalitatearen eskaerei zuzenean erantzungo dieten estrategiak diseinatu ahal izango ditu.
Baliabide berri hau Zaintza Herrilab estrategiaren parte da, eta arreta pertsonalizatua eskaintzea du helburu, pertsonak erdigunean jarriz eta adineko herritarren behar berrietara egokituz. Gipuzkoako Foru Aldundiak aurrerapausoa eman du zainketa-estrategian, herritarren ongizate integralerako duen konpromisoa berretsiz.
2024/10/24
Gizarte PolitikaGipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk 30 saio antolatu dituzte adinekoen egoitzetan; aurtengoa bederatzigarren edizioa izango da.
2024/10/23
Gizarte Politika• Kanpainaren helburua boluntariotza modalitateren batean aktiboki parte hartzeko deialdia egitea da. • Atzegik azpimarratu du boluntariotza egiteko ez dela inolako prestakuntzarik behar, denbora librea eta partekatzeko gogoa izatea besterik ez.
Gipuzkoako Foru Aldundiak proiektu pilotu bat jarri du abian, basoek dituzten onura terapeutikoak zainketa eta gizarte-babeseko sarearen barruan dauden pertsonen osasun integralean baliatzeko
2024/10/14
Gizarte PolitikaAzaroaren 17an Alderdi Ederren egingo den Katxalin 2024 Martxak 6.000 parte-hartzaile elkartu nahi ditu. Izena emateko epea zabalik dago webgu-nean eta kamisetak hainbat establezimendutan eskuratu daitezke.
2024/10/11
Gizarte PolitikaProiektuaren helburu nagusia da Gipuzkoako 14 udalerritako egoitza berrietan ezartzea. Horrela, 130 egoiliarrek baino gehiagok beren herrietako kaleetan zehar trizikloan paseatzeko aukera izango dute, BAE Donostiako 60 boluntariok baino gehiagok gidatuta.
2024/10/01
Gizarte Politika· Edizio honetako ardatza izango dira Kontxa inguruan egingo den martxa, bazkari asoziatiboa eta adin guztietarako jarduerak. · Aspace Eguna funtsezkoa da herritarrek pertsona guztien gizarteratzearekin eta ongizate integralarekin duten konpromisoa ikusarazteko eta berresteko.
• Deialdi berri honi esker esplorazio, esperimentazio eta traktore proiektuak bultzatuko dira, bakardadeari irtenbide berritzaileak eskainiko dizkioten lankidetza-ekosistemak sortuz. • Gipuzkoako Foru Aldundiak eta ADINBERRI fundazioak aukeratu gabeko bakardadeei aurre egiteko konpromisoa berretsi dute, laguntza 225.000 eurotan handituz.
2024/09/26
Gizarte Politika· Gipuzkoako Foru Aldundiko Gunea aretoan aurkeztu den gida honek helburu du estereotipoak desagerraraztea eta adinekoei eta haien duintasunari buruzko narratiba positiboa sustatzea. · Maite Peña Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak adinkeriari aurre egiteko lagungarria izango den tresna baten beharra azpimarratu du, baita gizartea errealitate horren inguruan kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko garrantzia ere.
Jasangarritasun Departamentuak eta Uliazpi Fundazioak Zubieta Zentroan aerotermia-sistema bat instalatzeko obrak finantzatu eta gauzatuko dituzte, bai eta etxe bateko barne-banaketa aldatzeko ere.
2024/09/17
Gizarte Politika• Diputatua Maite Peñak EHUko Udako Ikastaroetan nabarmendu duenez “helburua, pertsonen parte-hartze aktiboan, erakundeen arteko lankidetzan eta erabiltzaileen, familien eta profesionalen ongizate integralean oinarritutako eta pertsonei egokitutako zainketa-eredua sustatzea da”.
2024/09/11
Gizarte Politika• Irailean zehar AFAGIk hainbat sentsibilizazio ekitaldi antolatu ditu, hala nola, irailaren 21eko ‘Giza katea’, informazio mahaiak edo ‘Alzheimerrarekin elkarbizi’ hitzaldiak. • Maite Peñak, Zaintza eta Gizarte Politiketako diputatuak, azpimarratu du garrantzitsua dela Alzheimerrari aurre egiteko eta kontzientziazioa sortzeko konpromisoa hartzea.
2024/09/05
Gizarte PolitikaFEPNCk eta bere elkarte mugimenduak irailaren 18an argitaratuko dute ‘Cáncer infantil sin cuentos’ ipuina, gaixotasunaz hitz egiteko hitz aproposagoak gomendatzen dituena.
Orotara, Gipuzkoako gizarte baliabideen sare publikoak 102 plaza gehiago ditu 16 zentrotan itunduta: 75, adinekoen egoitzetan, eta 27, eguneko zentroetan.
2024/07/19
Gizarte PolitikaEtxeko arreta pertsonalizatu eta berritzaileak proposatu zaizkio hauskortasun, mendekotasun edo mugikortasun murriztuko egoeran dauden eskualdeko pertsona talde bati, eredu berri bat lantzeko proba gisa
2024/07/12
Gizarte PolitikaAldundiaren eta udalen arteko koordinazio- eta plangintza-organoak lan-topaketa bat egin du, eta, bertan, besteak beste, eremu horretako politiken plangintza estrategikoari heldu zaio.
2024/07/04
Gizarte PolitikaGipuzkoako Elkarrizketa Zibileko Mahaiak lankidetzarako gune gisa hasiko du bere ibilbidea, Gipuzkoako Hirugarren Sektoreko sareen ordezkariekin
2024/07/03
Gizarte PolitikaZentroa eguneko 24 orduetan egongo da zabalik, urteko 365 egunetan. Baliabide nagusia Donostian dago eta Arrasate eta Goierriko beste bi zentroekin osatuko da zerbitzua lurralde mailan.
2024/06/21
Gizarte PolitikaGizarte harremanak eta belaunaldi arteko harremanak sustatzeko ad hoc diseinatutako lehen espazio publikoa bisitatu dute bost herrialdetako ordezkariek Beasainen. Foru Aldundiak, Adinberrik, Beasaingo Udalak eta UPV/EHUk bultzatu dute proiektua, eta Arrasatera eta Donostiara ere zabalduko da.
Nahi gabeko bakardadeei aurre egiteko Gipuzkoako estrategia, Hariak, lider aukeratu dute beste bost herrialdek osatzen duten Europako sare batean. Gaur Tabakaleran izan den ekitaldian, 300 lagun baino gehiago bildu dira nahi gabeko bakardadeari heltzeko eta nazioarteko esperientziak trukatzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Emaús Gizarte Fundazioak sentsibilizazio-kanpaina bat garatuko dute Gipuzkoako hondartzetan hondakinak behar bezala bereizteko eta biltzeko.
2024/06/12
Gizarte Politika· Hartutako kalte zerebrala duten pertsonen aldeko II. martxa solidarioa egingo da igandean · Inskripzioak zabalik daude eta herritar guztiei zuzenduta daude, adin-mugarik gabe · Helburua da Gipuzkoan hartutako kalte zerebrala duten ehunka pertsonek eta beren familiek bizi duten errealitatea ikusaraztea, horren inguruan kontzientziatzea eta sentsibilizatzea · Gipuzkoako Hartutako Kalte Zerebralaren Elkarteak (ATECE GIPUZKOA) antolatu du ekimena, Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuaren eta Donostiako Udalaren laguntzarekin
Hondarribiko HS2 Surf Centerrek, minbiziaren aurkako elkarteek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak indarrak batu dituzte bularreko minbizia gainditu duten emakumeekin lehen Dragon Boat taldea sortzeko.
2024/06/06
Gizarte PolitikaBakardadeei aurre egiteko Gipuzkoako Hariak estrategia aitzindari hautatu dute beste bost herrialderekin batera osatutako Europako sare batean. Ekainaren 19, 20 eta 21ean, Gipuzkoak nazioarteko adituak hartuko ditu esperientziak trukatzeko eta lurraldean egiten ari den lana erakusteko.
2024/06/03
Gizarte PolitikaGipuzkoako Foru Aldundiak, Gurutze Gorriak eta Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioak elkarlanean dihardute, mendekotasuna eta desgaitasuna duten lurraldeko pertsona guztiek hondartzan bainatzeko aukera izan dezaten bermatzeko. Getariako Malkorbe hondartzak ekainaren 15etik irailaren 15era eskainiko du zerbitzu hori.
2024/05/02
Gizarte PolitikaBi hamarkadaren ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta elkartuk, UPV/EHUren laguntzarekin, Bizitza Independenterako Programa ebaluatu dute, “oso positiboa” izan dela baloratu dute eta zabaltzen jarraitzearen aldeko apustua egin dute.
Egoitza 2026an egongo da martxan, eta adinekoentzako 130 egoitza-plaza eta desgaitasuna duten pertsonentzako 26 egoitza-plaza izango ditu.
2024/04/16
Gizarte PolitikaGaurtik aurrera, mendekotasuna, ikusmen-urritasun larria eta gurpil-aulkiak erabiltzen dituzten 30.000 pertsonak, Mugiren titularrak badira, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako txartel berri bat eska dezakete. Txartel horri esker, laguntzaileek doan bidaiatu ahal izango du lurraldeko garraio publikoan.
2024/02/28
Gizarte PolitikaGipuzkoako Pobreziari eta Gizarte Bazterkeriari buruzko laugarren Inkestaren adierazle nagusiek erakusten dute pobrezia, desberdintasun eta bazterkeria egoeren “bilakaera oso positiboa” izan dela. Hala ere, hobekuntza hori ez da iristen pobrezia larrian dauden pertsonengana.
2024/02/23
Gizarte PolitikaProiektua Eusko Jaurlaritzaren Berpiztu Programaren barruan kokatzen da eta Lezoko Udalaren eta Aubixa, Aptes, Helduak Adi, Aiton Borda eta Agijupens erakundeen laguntza du.
2024/02/16
Gizarte PolitikaDagoeneko aktibatu da Laguntza Pertsonalerako Prestazio Ekonomikoaren baitan zainketak emateko ziurtagiri profesionala eskuratzeko doako ikastaroaren bigarren edizioa
2024/02/14
Gizarte Politika• Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Pasaiako programaren emaitzak aurkeztu ditu • Ekimenaren helburua da etxean bizi diren ahultasun- eta mendekotasun-egoeran dauden adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzea • “Ekosistemaren emaitzek erakutsi dute eraginkorra dela udalerriaren eta bertako biztanleen beharrei erantzuteko orduan”, esan du Melgosak
2024/02/12
Gizarte PolitikaOtsailaren 15-ean , “Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna “ ospatzen dugu, egunean bertan irakurri eta ezaguteraziko da aurtengo aldarrikapen instituzionala, Espainiako NIÑOS CON CÁNCER Federazioak eginikoa.
2024/02/01
Gizarte PolitikaDesgaitasuna duten pertsonak zaintzeko Gipuzkoako sareak 833 plaza ditu eguneko zentroetan eta beste 994 etxebizitza eta egoitzetan. Zarauzko Garagunek 25 plaza ditu, eta aitzindaria da adimen-urritasun desberdinak dituzten pertsonak artatzen
2024/01/29
Gizarte PolitikaGipuzkoako Foru Aldundiak zineforum bat antolatu du familia-harrera ikusarazteko eta familia berriak erakartzeko, “24 siete” film laburraren proiekzioarekin
2024/01/17
Gizarte PolitikaKoordinazio-mahai hori sortu eta 10 hilabetera, ordezkaritza politiko-teknikoa berriro bildu da 2024ko aurreikuspenei heltzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberrik antolatutako ‘Hariak Kantuz’ ekimenaren bigarren edizioak “arrakasta handia” izan du, adin guztietako 140 ahotsen parte-hartzeari esker
2023/12/12
Gizarte PolitikaGipuzkoako Foru Aldundiak bilera bat egin du gaur arratsaldean lurraldeko egoitzetako arduradunekin, "zentroen artean ezagutzak transferitzeko eta jardunbide egokiak partekatzeko" helburua duen sare bat bultzatzeko.
2023/12/01
Gizarte PolitikaForu erakundeak 2023ko Gipuzkoako Boluntariotza Saria banatu du gaur, non gizarte erakundeak diren sariduna aukeratzen dutenak duela 29 urtetik.
2023/11/29
Gizarte PolitikaMusakola eguneko zentroak hilabete batzuk daramatza martxan, eta Gipuzkoako eguneko 64 zentroen sarearekin bat egiten du, 1.872 plaza eskaintzen dituztenak lurraldeko 45 udalerritan.
2023/11/27
Gizarte PolitikaAspace Gipuzkoak 50 urte baino gehiago daramatza garun-paralisia dutenen eta haien familien alde lanean, neurri handi batean 120 boluntario baino gehiagoren lanari esker. Sari banaketa abenduaren 1ean izango da, Foru Jauregian.
Gipuzkoako Harrera Familien XXI. Topaketak 200 familia eta profesional inguru bildu ditu. Harrera-familia babes-figura “finkatu” bat da Gipuzkoan
2023/11/16
Gizarte PolitikaGipuzkoako Foru Aldundiak eta Urnietako Udalak harremanak estutu dituzte udalerrian zaintza-ekosistema bat garatzeko, eta Elkarteen Etxeak funtsezko eginkizuna izango du ekosistema horretan.
2023/11/13
Gizarte PolitikaElkartea, ASPANOVAS-área Gipuzkoa izenarekin hasten da giza ekimenean 1998 urtean eragindako 4 familiei esker. 25 urte hauetan bizipen ugari izan ditugu, garratzak eta baita ere goxoak, pirata eta familia askok osatzen dute ASPANOGIko istorioaren parte. Gaur egun 250 eragindako familia daude elkartean.
2023/11/10
Gizarte PolitikaGipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberrik antolatutako nazioarteko azoka eta biltzarrak 900 profesionaletik gora eta 40 enpresa bildu ditu Zilarrezko ekonomiari buruzko Euskadiko lehen foroan
2023/11/09
Gizarte PolitikaGipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen duen egitasmoak helburu du prozesu “diskretu eta sakonak” sustatzea, bizikidetzaren eremuan “aurrerapausoak ematen jarraitzeko”. Txosten batean bildu dira urte hauetan ateratako ikasgaiak
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberrik antolatutako nazioarteko azoka eta biltzarrak Gipuzkoa mugarri egiten du Silver Economy eta zahartze osasungarriaren zerbitzura dagoen berrikuntzaren esparruan.
2023/11/06
Gizarte PolitikaBaketik Fundazioarekin lankidetzan garatzen den Izeba programak 14 urte bete ditu aurten eta 20 familia berri gehitu nahi ditu harrera-sarera.