Albisteak
Gipuzkoako albisteak
Nahi gabeko bakardadeei aurre egiteko Gipuzkoako estrategia, Hariak, lider aukeratu dute beste bost herrialdek osatzen duten Europako sare batean. Gaur Tabakaleran izan den ekitaldian, 300 lagun baino gehiago bildu dira nahi gabeko bakardadeari heltzeko eta nazioarteko esperientziak trukatzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Emaús Gizarte Fundazioak sentsibilizazio-kanpaina bat garatuko dute Gipuzkoako hondartzetan hondakinak behar bezala bereizteko eta biltzeko.
2024/06/12
Gizarte Politika· Hartutako kalte zerebrala duten pertsonen aldeko II. martxa solidarioa egingo da igandean · Inskripzioak zabalik daude eta herritar guztiei zuzenduta daude, adin-mugarik gabe · Helburua da Gipuzkoan hartutako kalte zerebrala duten ehunka pertsonek eta beren familiek bizi duten errealitatea ikusaraztea, horren inguruan kontzientziatzea eta sentsibilizatzea · Gipuzkoako Hartutako Kalte Zerebralaren Elkarteak (ATECE GIPUZKOA) antolatu du ekimena, Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuaren eta Donostiako Udalaren laguntzarekin
Hondarribiko HS2 Surf Centerrek, minbiziaren aurkako elkarteek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak indarrak batu dituzte bularreko minbizia gainditu duten emakumeekin lehen Dragon Boat taldea sortzeko.
2024/06/06
Gizarte PolitikaBakardadeei aurre egiteko Gipuzkoako Hariak estrategia aitzindari hautatu dute beste bost herrialderekin batera osatutako Europako sare batean. Ekainaren 19, 20 eta 21ean, Gipuzkoak nazioarteko adituak hartuko ditu esperientziak trukatzeko eta lurraldean egiten ari den lana erakusteko.
2024/06/03
Gizarte PolitikaGipuzkoako Foru Aldundiak, Gurutze Gorriak eta Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioak elkarlanean dihardute, mendekotasuna eta desgaitasuna duten lurraldeko pertsona guztiek hondartzan bainatzeko aukera izan dezaten bermatzeko. Getariako Malkorbe hondartzak ekainaren 15etik irailaren 15era eskainiko du zerbitzu hori.
2024/05/02
Gizarte PolitikaBi hamarkadaren ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta elkartuk, UPV/EHUren laguntzarekin, Bizitza Independenterako Programa ebaluatu dute, “oso positiboa” izan dela baloratu dute eta zabaltzen jarraitzearen aldeko apustua egin dute.
Egoitza 2026an egongo da martxan, eta adinekoentzako 130 egoitza-plaza eta desgaitasuna duten pertsonentzako 26 egoitza-plaza izango ditu.