Albisteak
Gipuzkoako albisteak
Azaroaren 26 eta 27an Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian egingo den ‘Hizkuntzen Irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua aurkeztu dute gaur Irune Berasaluzek, Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea; Lohitzune Txarolak, LANGUNE, Euskal Herriko hizkuntza industria elkarteko zuzendariak; eta Gösta Toftek, Union of European Nationalities (FUEN) elkarteko lehendakariordeak. Kongresua, LANGUNEk FUEN erakundearekin batera antolatu du.
• “Bere musikaren eta ahotsaren bitartez, iturri anitzetatik edanez, euskal kantagintza eta hizkuntza muga berrietara zabaldu du Ruperrek”, aitortu du Gipuzkoako diputatu nagusiak, Eider Mendozak, sari emate ekitaldian • Euskalgintzako eta euskal kulturgintzako ordezkaritza zabala elkartu da gaur Tabakalerako prisma aretoan, musikari oñatiarraren ekarpena txalotu asmoz
Lau hamarkadaz euskarazko sorkuntzaren eta kulturaren alde egindako lana eta ekarpen joria aitortuko diote, irailaren 12an Hendaian egingo den ekitaldian.
Gobernantzako foru diputatu Irune Berasaluzek ‘Euskara, zuzenbidea eta justizia: egungo egoera, arazoak eta erronkak’ Uda Ikastaroaren irekieran hartu du parte.
2024/05/15
Hizkuntza BerdintasunaAlderdi politikoetako ordezkari guztiek adierazi dute, neurri batean edo bestean, bat egiten dutela planean jasotako helburuekin. Halaber, departamentu mailako kudeaketa planen lehenengo urratsak maiatzean egingo direla adierazi dute GFAko ordezkariek.
2024/02/02
Hizkuntza Berdintasuna‘LH Duala Euskaraz’ egitasmoaren aitortza ekitaldia hartu du gaur Urnietako Salestarrak Magale Lanbide Heziketako ikastetxeak; ikasle, irakasle, lantoki, erakunde eta eskoletako ordezkariek praktika onak partekatu dituzte bertan
2023/12/03
Hizkuntza BerdintasunaAurrerapenei adi egon da euskalduna historian zehar. Mendez mendeko ibilian arrastoa utzi dugu aurrerapenak eta euskara uztartuz, euskaldunon aurrerapenari eta euskararen biziraupenari eragiteko.
2023/09/22
Hizkuntza BerdintasunaDiputatu nagusia Kilometroak jaialdiko ordezkariekin batzartu da Foru Aldundian, eta ikastolen ibilbidea balio horien adibide dela adierazi du
2023/07/03
Azpiegiturak Berdintasuna Diputatu Nagusia Ekonomia Sustapena Gazteria Gizarte Politika Gobernantza Hizkuntza Berdintasuna Ingurumena Kirolak Kultura Landa Ingurunea Lankidetza Lurralde Oreka Modernizazioa Mugikortasuna Obra Hidraulikoak Ogasuna Turismoa Lurralde antolaketa Etorkizuna EraikizGaur goizean egin dute Eider Mendoza buru duen exekutiboaren karguhartze ekitaldia eta Diputatuen Kontseilu berria lehen aldiz elkartu da.
Lankidetza linguistikoan diharduen sareari aitortza egin dio Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, eta “elkarlan eredu berritzaile” baten bitartez euskararen mesedetan eginiko ekarpen “esanguratsua” goraipatu du
Elkar Taldeak Gipuzkoako Urrezko Domina jaso du diputatu nagusiaren eskutik; euskara eta kulturgintza sustatzeko, erakundeen eta herri mugimenduen lankidetzaren alde egin du, elkarlanak ekimen “eraldatzaileak” sor ditzan .
Euskaraldiarekin bat eginez, Gipuzkoako Foru Aldundiak barne ariketa zabala egingo du datozen bi asteotan: 174 arigunetan banatuta 1.200 foru langile baino gehiagok parte hartuko dute.
Ezaugarri berritzaileak erakutsi ditu aurkezpenean bertan, besteak beste ekosistema indartsua eta egiteko molde ez-ohikoak. Europan ez dago antzekorik.
2022/06/29
Hizkuntza Berdintasuna“LH DuaLa Euskaraz” egitasmoaren baitan Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Laneki elkarteko ordezkariek bisita egin dute Tolosan kokatutako Cartonajes Limousin enpresara.
Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, talde industriala osatzen duten zortzi kooperatibetako ordezkariei eman die saria, Arrasateko Kulturolan egindako ekitaldi batean.
2022/02/21
Hizkuntza BerdintasunaAma-Hizkuntzaren Nazioarteko Egunean, Foru Aldundiak eta Soziolinguistika Klusterrak lurraldeko hizkuntza aniztasuna azaleratu eta euskararen kohesio ahalmena aldarrikatzeko ikus-entzunezko sorta bat argitara eman dute.
2022/02/18
Hizkuntza BerdintasunaBergarako Miguel Altuna LHII Institutuan elkartu dira erreferente diren Gipuzkoako lantoki, Lanbide Heziketako ikastetxe eta ikasleak, beraien esperientzia publikoarekin partekatu asmoz.
2021/12/22
Hizkuntza BerdintasunaGipuzkoa Berdinagok antolatutako hitzaldi batean, Garazi Goia idazle eta ikus-entzunezko adituak euskal ikus-entzunezko hedabideen azterketa egin du, ikuspegi global batetik.
Euskararen Nazioarteko Egunean, “gizartea kohesionatzeko eta herritarrak elkarrengana gerturatzeko” garaian euskal hizkuntzak daukan “indarra eta ahamena” nabarmendu du Markel Olano diputatu nagusiak .
Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian, hizkuntza berdintasuna indartzen jarraitzea helburu, “elkarlana, berrikuntza eta esperimentazioa” jorratzea ezinbestekotzat jo ditu Markel Olano diputatu nagusiak.