Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten Hizkuntza Berdintasuna
gairako Garbitu

Bilaketaren emaitzak

8

Azaroaren 26 eta 27an Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian egingo den ‘Hizkuntzen Irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua aurkeztu dute gaur Irune Berasaluzek, Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea; Lohitzune Txarolak, LANGUNE, Euskal Herriko hizkuntza industria elkarteko zuzendariak; eta Gösta Toftek, Union of European Nationalities (FUEN) elkarteko lehendakariordeak. Kongresua, LANGUNEk FUEN erakundearekin batera antolatu du.

• “Bere musikaren eta ahotsaren bitartez, iturri anitzetatik edanez, euskal kantagintza eta hizkuntza muga berrietara zabaldu du Ruperrek”, aitortu du Gipuzkoako diputatu nagusiak, Eider Mendozak, sari emate ekitaldian • Euskalgintzako eta euskal kulturgintzako ordezkaritza zabala elkartu da gaur Tabakalerako prisma aretoan, musikari oñatiarraren ekarpena txalotu asmoz

Lau hamarkadaz euskarazko sorkuntzaren eta kulturaren alde egindako lana eta ekarpen joria aitortuko diote, irailaren 12an Hendaian egingo den ekitaldian.

Gobernantzako foru diputatu Irune Berasaluzek ‘Euskara, zuzenbidea eta justizia: egungo egoera, arazoak eta erronkak’ Uda Ikastaroaren irekieran hartu du parte.

Alderdi politikoetako ordezkari guztiek adierazi dute, neurri batean edo bestean, bat egiten dutela planean jasotako helburuekin. Halaber, departamentu mailako kudeaketa planen lehenengo urratsak maiatzean egingo direla adierazi dute GFAko ordezkariek.

‘LH Duala Euskaraz’ egitasmoaren aitortza ekitaldia hartu du gaur Urnietako Salestarrak Magale Lanbide Heziketako ikastetxeak; ikasle, irakasle, lantoki, erakunde eta eskoletako ordezkariek praktika onak partekatu dituzte bertan

Aurrerapenei adi egon da euskalduna historian zehar. Mendez mendeko ibilian arrastoa utzi dugu aurrerapenak eta euskara uztartuz, euskaldunon aurrerapenari eta euskararen biziraupenari eragiteko.

Diputatu nagusia Kilometroak jaialdiko ordezkariekin batzartu da Foru Aldundian, eta ikastolen ibilbidea balio horien adibide dela adierazi du