Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2022/07/26
IngurumenaIngurumen Departamentuak milioi bat eta erdi euro bideratu ditu aurtengo hondartza denboraldian, normaltasun berrira itzultzen garen denboraldian, sentsibilizazio kanpaina bat egiteko jasangarritasuna eta elkartasuna sustatzeko. Elikagaien Bankuarekin eta Emausekin lankidetzan burutu da «Olatu solidarioak» sentsibilizazio kanpaina, eta hondartzetan hondakinak bereizi eta gaika biltzearen inguruan sentsibilizatzeaz gain, Gipuzkoako hondartzetan elikagaiak bilduko dira zaurgarritasun egoeran dauden pertsonentzat.
2022/07/21
IngurumenaErrepideak eta elektrizitatea izango dira klima aldaketak Gipuzkoan izango dituen ondorioekiko azpiegitura kritikoenak. Euriaren ondoriozko uholde arriskuek batez ere errepide sareari egingo diete kalte eta tenperatura maximoek alterazio elektriko handiak ekarriko dituzte. Bi gertaerek herritarren segurtasunari eta ongizate sozial eta ekonomikoari eragingo die. Uholdeek, itsasoaren erasoek eta haizete handiek 270 milioi euroko kostua eragin dute Gipuzkoan 1994-2020 bitartean, eta uholdeak dira lurraldearen arrisku natural nagusia, hau da, kostu osoaren % 80.
2022/07/19
IngurumenaForu Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak hitzartu du Alkizako Udalarekin 30.000 euro xedatuko dituela hirigunea eta Sakamidra, Azaldegi eta Aldapa bailaretako etxeak urez hornitzen dituen goiko ur biltegia eraberritzeko lanak egiteko.
2022/07/19
IngurumenaIngurumen Departamentuak milioi bat eta erdi euro bideratu ditu aurtengo hondartza denboraldian, normaltasun berrira itzultzen garen denboraldian, sentsibilizazio kanpaina bat egiteko jasangarritasuna eta elkartasuna sustatzeko. Elikagaien Bankuarekin eta Emausekin lankidetzan burutu da «Olatu solidarioak» sentsibilizazio kanpaina, eta hondartzetan hondakinak bereizi eta gaika biltzearen inguruan sentsibilizatzeaz gain, Gipuzkoako hondartzetan elikagaiak bilduko dira zaurgarritasun egoeran dauden pertsonentzat.
2022/07/15
IngurumenaDonostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 70. edizioko ekitaldietako aurkezleak, aktoreak, eta zuzendariak Gipuzkoako eta Euskal Herriko moda eramango dute berriro, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Ingurumen departamentuen (GK Green Fashion) eta Eusko Jaurlaritzaren, Donostiako Udalaren eta Zinemaldiaren arteko lankidetzari esker. Zinemaldia gure kulturaren eta ehungintza jasangarriko sormen lanen nazioarteko erakusleiho onena bihurtuko da aurten ere.
2022/07/12
IngurumenaIngurumen Departamentuak milioi bat eta erdi euro bideratu ditu aurtengo hondartza denboraldian, normaltasun berrira itzultzen garen denboraldian, sentsibilizazio kanpaina bat egiteko jasangarritasuna eta elkartasuna sustatzeko. Elikagaien Bankuarekin eta Emausekin lankidetzan burutu da «Olatu solidarioak» sentsibilizazio kanpaina, eta hondartzetan hondakinak bereizi eta gaika biltzearen inguruan sentsibilizatzeaz gain, Gipuzkoako hondartzetan elikagaiak bilduko dira zaurgarritasun egoeran dauden pertsonentzat.
2022/07/06
IngurumenaDendatu autodiagnostikorako tresna Naturklimaren webgunean dago eskuragarri, eta Gipuzkoako saltokiek jasangarritasun eta zirkulartasun irizpideetan oinarritutako autodiagnostikoa egin dezaten sortu da, horrela, kudeaketa ekonomia zirkularrera egokitu eta trantsizio ekologikoaren erronkaren aurrean modu lehiakorrean koka daitezen.
2022/07/06
IngurumenaMATER-ek ZERO ZABOR URETAN itsas hondakinen sentsibilizazio egitasmoari hasiera eman dio “hondakin onena, sortzen ez dena” lelopean, udara honetan Hondarribia, Getaria, Ondarroa, Bermeo, Portugalete, Bilbo, Mutriku eta Pasaiako portuetan egongo dena.
RECREAKULT eredu zirkular berriaren helburua da kulturaren esparruan erabiltzen diren baliabide materialak optimizatzea, proiektu bakoitzaren sorreratik amaierara arte. RECREAKULT proiektua Naturklimako enpresa erronken hiru irabazleetako bat izan da, eta ekimena abian jartzeko sari gisa 15.000 € jasotzeaz gain, Naturklimako bulegoetan lanerako leku fisiko bat eduki ahal izango du, bai eta proiektua garatzeko beharrezko aholkularitza eta laguntza ere.
2022/06/29
IngurumenaZinemaldiak beste urrats bat egin du jasangarritasunaren aldeko apustuan, eta bere karbono aztarnaren erdia baino gehiago konpentsatzeko konpromisoa hartu du, Naturklima Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak abian jarritako Gipuzkoako Borondatezko Karbono Funtsaren bitartez. Horrela, Donostiako Nazioarteko Zinemaldia erakunde aitzindari bihurtzen da zentzu horretan.