Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2024/10/08
IngurumenaHiru instalazio fotovoltaiko egingo dira eta energia-komunitateak udalerri osoa hornituko du, Brinkola eta Telleriarte landa-auzoak barne. 300 familiak eta saltokik parte hartu ahal izango dute Legazpiko TEKen.
Era berean, Antzuola-Bergara bizikleta eta oinezkoen bidearen III. fasea egokitu da, kolektorearen trazadura bizikleta bidearen zati batekin bat datorrela aprobetxatuz, GI- 632 errepidearen paraleloan.
2024/10/04
Ingurumena2023. urtea bigarren urterik beroena izan da Gipuzkoan; tenperaturei zein patroi meteorologikoei eragiten dien joera finkatuz, biztanleriaren osasunean zuzeneko eta zeharkako ondorioak eraginez.
2024/10/03
IngurumenaAkordioak jarduera irekiak, ikastaro espezializatuak eta lineako hezkuntza-baliabideak biltzen ditu, herritarrek jasangarritasunarekiko duten konpromisoa eta kontzientzia sustatzeko.
2024/09/27
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiak txosten bat aurkeztuko dio abenduan Gipuzkoako Hondartzen Lurralde Mahaiari, lurraldeko hondartzen kudeaketa integralean aurrera egiteko oinarri izango dena; eta behin beharrezko adostasuna lortuta, Jasangarritasun Departamentuak lurraldeko Hondartzen Kudeaketa Integralerako Plan berria egingo du.
2024/09/26
IngurumenaGipuzkoa da trantsizio energetikoaren liderra, energia-komunitateen hazkunde esponentzialari esker. Dagoeneko 60 komunitate aktibo daude, 10.000 familia inguru hornitzen dituztenak, lurraldeko 55 udalerritan banatuta.
Jasangarritasun Departamentuak eta Uliazpi Fundazioak Zubieta Zentroan aerotermia-sistema bat instalatzeko obrak finantzatu eta gauzatuko dituzte, bai eta etxe bateko barne-banaketa aldatzeko ere.
2024/09/23
IngurumenaDonostiako Zinemaldiak 1.840 m² alfonbra gorri jasangarri izango ditu, Jasangarritasun Departamentuak emana eta % 100 birziklatua eta birziklagarria.
• Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Jose Ignacio Asensio diputatu nagusiordeak azpimarratu dute neurriak herritarren "ongizatean" eta "garraiobideen jasangarritasunean" eragingo duela. • Dagoeneko abian dauden politika publikoei egindako ekarpen "gehigarri" horrekin, Aldundiak inbertsioa egingo du errepideko garraioaren emisioak murrizten, autobusen eta garraio sektorearen energia-eraginkortasuna hobetzen, eta bidegorrien sarea eta intermodalitatera bideratutako azpiegiturak garatzen.
2024/09/10
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Emaús Gizarte Fundazioak lurraldeko Ekocenter sarea indartu dute, hitzarmena sinatuz eta 100.000 euroko bultzada ekonomikoa emanez.