Albisteak
Gipuzkoako albisteak
• Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Jose Ignacio Asensio diputatu nagusiordeak azpimarratu dute neurriak herritarren "ongizatean" eta "garraiobideen jasangarritasunean" eragingo duela. • Dagoeneko abian dauden politika publikoei egindako ekarpen "gehigarri" horrekin, Aldundiak inbertsioa egingo du errepideko garraioaren emisioak murrizten, autobusen eta garraio sektorearen energia-eraginkortasuna hobetzen, eta bidegorrien sarea eta intermodalitatera bideratutako azpiegiturak garatzen.
2024/09/10
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Emaús Gizarte Fundazioak lurraldeko Ekocenter sarea indartu dute, hitzarmena sinatuz eta 100.000 euroko bultzada ekonomikoa emanez.
2024/09/06
IngurumenaBisita hori Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak Gipuzkoako industriaren eraldaketa jasangarria bultzatzeko eta ingurumena gehiago errespetatzen duten ekoizpen-eredu arduratsuagoak lortzeko aldaketa gidatzen ari diren enpresei laguntzeko egindako apustuaren barruan kokatzen da.
Bi departamentuek bat egingo dute aurten ere Europako Mugikortasunaren Astearekin hainbat ekimenekin: doako zerbitzuak eskainiko dituzte bizikletak konpontzeko MUGI txartel pertsonalizatuen erabiltzaileentzat eta Bigarren Hezkuntzako 350 ikasle ingururi tailerrak emango zaizkie.