Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten Kultura
gairako Garbitu

Bilaketaren emaitzak

10

2020/03/03

Kultura

Ekimen berriak euskal musika klasikoa eta nazioarteko errepertorioa zabaldu nahi ditu, zortzi errezitaldiren bidez, hurbilketa atsegin eta didaktikoarekin, Donostian eta Gipuzkoako lau herritan.

2020/02/28

Kultura

Moda eta Ondarea,elkarrizketa ezinezkoa, iragankorra eta iraunkorra aurrez aurre jartzen duena: indarraldia unetik eratorria duen hori eta, aurrean, iraganetik balioa jasotzen duena. Hala ere, elkarrizketa hori badabil Cristóbal Balenciaga hizpide hartzen dugunean.

2020/02/27

Kultura

“Iparraldea Bertan” urtero martxoan burutzen den eta Iparraldeko kultura Gipuzkoara ekartzen duen zikloa da.

Diputatu berriak gaur goizean hartu du karguaren jabetza Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiko harmailadian egindako ekitaldian, non lepoko bereizgarria jaso duen. Ondoren, bere lehen diputatu kontseiluan parte hartu du.

2020/02/21

Kultura

Katapulta Tour Gipuzkoa musikako eta arte eszenikoetako zirkuitu bat da, formatu txikikoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak bultzatua, laguntzaile dituela Kutxa Kultur, Donostia Kultura eta Buenawista Prolleckziom’s. Bi helburu nagusi ditu: bata, musika eta arte eszenikoen arloetako Gipuzkoako talentuak aintzakotzat hartu eta bultzatzea, gazteei arreta berezia jarriz; eta bestea, Gipuzkoako eszenaren dinamizazioari laguntzea, klubak eta antolatzaileak babestuz.

Horiekin batera ere kartelean izango dira Fernandocosta, Red Bull Batalla de los Gallos, Green Valley, Nil Moliner, Zetak, Morad, Mafalda, Funzo & Babyloud, La Furia eta Victor Rutty, Rober del Pyro eta DJ Kaef. Jaialdia X. ediziora iritsiko da, estatu mailako hiri eszenaren erreferentzia gisa.

2020/02/07

Kultura

Kultura Departamentuak jardunaldi bat egin du Euskal Herriko Unibertsitatean, 50 ikastetxe baino gehiagorekin eta hainbat kultura eragilerekin, Gipuzkoako bigarren hezkuntzako 28.000 ikasleei, sortzaileen eskutik, kultura eta artea hurbiltzea helburu duen Kultura Eskola ekimenari forma ematen hasteko.

2020/02/04

Kultura

Lanak udaberriaren amaieran hasiko dira; egiten diren bitartean, zentroak bere zerbitzu gehienak eskaintzen jarraituko du Donostiako erdiguneko eta Parte Zaharreko espazioetan eta Oñatiko Artxiboan.

2020/01/26

Kultura

Denis Itxaso Kulturako diputatuak musikagile donostiarra zoriondu du, «Dolor y gloria» filmaren musika onenaren Goya saria eskuratzeagatik. «Almodovarren zinemak askeago egin nau» adierazi zuen Iglesiasek bere 11. Goya jasotzean. "Filmaren bihotzera iristen saiatu naiz, hori baita musika batek egin behar duena, egiazkoa izatea".