Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2020/05/15
KulturaKultura Departamentuak «Gipuzkoako Museoak» webgunea zabaldu du.
2020/05/07
Kultura4.050.000 euroz hornitutako plan honek eutsi egiten die kultur proiektu eta ekimenetarako aurreikusita zeuden dirulaguntzei; kultur sektorean enplegua sustatzeko laguntzak biltzen ditu, eta kulturaren kontsumoa indartzeko zenbait tresna ere eskaintzen ditu, hala nola liburuak eta ikuskizunetarako sarrerak erosteko kultur bonuak (ekinean jarriko dira salgai).
2020/04/24
KulturaDantzaguneko egitaraua dantza komunitateari zuzendua dago, baina libre da prestakuntza-eskoletarako sarbide digitala, eta Jaitsi aplikazioaren bidez egingo da.
2020/04/23
KulturaGipuzkoar margolaria 81 urterekin hil da. Usurbilen jaioa 1939an, euskal mugimendu garrantzitsuetan hartu zuen parte, besteak beste Ez Dok Amairu edo Gaur, beste artista handiekin batera.
2020/04/08
KulturaGipuzkoako Artxibo Atariak 715.000 erreferentzia dauzka, eta 1.680.000 irudi eta dokumentu baino gehiago.
2020/04/07
KulturaHelburua da sostengarritasuna ematea sortzaileei eta kultura-ekimenei, baliabideak emanez; hartara, aukera izan dezaten beren jarduerari berrekiteko, egungo egoera gainditzen denean. Eskaerak aurkezteko epea berehala irekiko da, osasun larrialdia amaitzen denean.
2020/04/06
Kultura«Kontaiguzu ondarea» lelopean, kultur ondarea publiko zabalarengana hurbiltzeko ehun bat jarduera aurreikusi dira.
2020/03/30
KulturaHarkaitz Millan, Kulturako diputatua: “Nahi dugu gazteenek eta familiek kulturarekin duten konexioa sendotu egin dezaten, eta ahaleginak egiten ari gara plataforma digitaletan ditugun edukien eskaintza zabaltzeko”.
2020/03/26
KulturaHarkaitz Millán: “Kultura, tresna garrantzitsu bat da bizitzea egokitzen ari zaigun isolamendu sentsazioa arintzeko, eta mesedegarria izan daiteke pertsona asko eduki interesgarrietara hurbiltzeko”.
2020/03/12
KulturaZikloa ostiral honetan hasiko da, Tolosako Leidor Antzokiko kontzertuarekin, non Beethovenen 1. sinfonia joko duen Kamerata EusKdivariusek. Hala, Tolosan ez ezik, Beasain, Arrasate, Zarautz, Deba, Irun, Bergara, Zumarraga eta Donostian ere joko ditu Kamerata EusKdivariusek Bonneko musikagilearen 9 sinfoniak.
2020/03/04
KulturaAdunako poetak lagun izango du Felipe Juaristi idazlea, eta Beñat Olano Musikeneko biolin jotzailearen musika.
2020/03/03
KulturaEkimen berriak euskal musika klasikoa eta nazioarteko errepertorioa zabaldu nahi ditu, zortzi errezitaldiren bidez, hurbilketa atsegin eta didaktikoarekin, Donostian eta Gipuzkoako lau herritan.
2020/02/28
KulturaModa eta Ondarea,elkarrizketa ezinezkoa, iragankorra eta iraunkorra aurrez aurre jartzen duena: indarraldia unetik eratorria duen hori eta, aurrean, iraganetik balioa jasotzen duena. Hala ere, elkarrizketa hori badabil Cristóbal Balenciaga hizpide hartzen dugunean.
2020/02/27
Kultura“Iparraldea Bertan” urtero martxoan burutzen den eta Iparraldeko kultura Gipuzkoara ekartzen duen zikloa da.
2020/02/26
KulturaFestibala maiatzaren 28tik ekainak 1 arte egingo da
Diputatu berriak gaur goizean hartu du karguaren jabetza Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiko harmailadian egindako ekitaldian, non lepoko bereizgarria jaso duen. Ondoren, bere lehen diputatu kontseiluan parte hartu du.
2020/02/21
KulturaKatapulta Tour Gipuzkoa musikako eta arte eszenikoetako zirkuitu bat da, formatu txikikoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak bultzatua, laguntzaile dituela Kutxa Kultur, Donostia Kultura eta Buenawista Prolleckziom’s. Bi helburu nagusi ditu: bata, musika eta arte eszenikoen arloetako Gipuzkoako talentuak aintzakotzat hartu eta bultzatzea, gazteei arreta berezia jarriz; eta bestea, Gipuzkoako eszenaren dinamizazioari laguntzea, klubak eta antolatzaileak babestuz.
Horiekin batera ere kartelean izango dira Fernandocosta, Red Bull Batalla de los Gallos, Green Valley, Nil Moliner, Zetak, Morad, Mafalda, Funzo & Babyloud, La Furia eta Victor Rutty, Rober del Pyro eta DJ Kaef. Jaialdia X. ediziora iritsiko da, estatu mailako hiri eszenaren erreferentzia gisa.
2020/02/07
KulturaKultura Departamentuak jardunaldi bat egin du Euskal Herriko Unibertsitatean, 50 ikastetxe baino gehiagorekin eta hainbat kultura eragilerekin, Gipuzkoako bigarren hezkuntzako 28.000 ikasleei, sortzaileen eskutik, kultura eta artea hurbiltzea helburu duen Kultura Eskola ekimenari forma ematen hasteko.
2020/02/04
KulturaLanak udaberriaren amaieran hasiko dira; egiten diren bitartean, zentroak bere zerbitzu gehienak eskaintzen jarraituko du Donostiako erdiguneko eta Parte Zaharreko espazioetan eta Oñatiko Artxiboan.