Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten Kultura
gairako Garbitu

Bilaketaren emaitzak

8

2024/07/05

Kultura

Erakusketak “Norena da itsasoa?” galderaren atzean dauden gai konplexuei buruz hausnartzea du helburu. Gaur arratsaldean erakusketaren aurkezpena ospatuko da, lehen bisita gidatu batekin, Xabier Alberdi zuzendari zientifikoaren eskutik

2024/06/28

Kultura

Lehenengo erakusketak, «Bidegurutzeak / Itinerarios comunes» izenekoak, Gipuzkoan bizi eta lan egiten duten bost artistaren lana erakusten du. Bigarren erakusketa, «Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más», abuztuaren 9an inauguratuko da

2024/06/27

Kultura

Hiru hilabete iraungo ditu txapelketak eta finala abenduaren 14an jokatuko da Donostiako Illunben. Saio guztietarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude eskuragarri.

2024/06/17

Kultura

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin lankidetzan, "Emakume arkeologoak Gipuzkoan" erakusketa aurkeztu du Garberan. Erakusketa gaur astelehenean, ekainak 17, inauguratuko da, goizeko 11:00etan. Uztailaren 7ra arte egongo da ikusgai. Halaber, historiaurreari buruzko doako tailer bat antolatu dute 8 eta 12 urte arteko haurrentzat, ekainaren 22an, larunbatean, goizeko 11:00etan. 25 plaza baino ez daude eta aldez aurretik izena eman behar da Aranzadiren webgunean: www.aranzadi.eus eta jardueren atalean, bihartik.

2024/05/22

Kultura

Zumalakarregi Museoak, Lizarrako Karlismoaren Museoarekin lankidetzan, César Oroz marrazkilari eta umorista grafikoaren "Karliskaturak: umorea lubaki gisa" aldi baterako erakusketa inauguratu du gaur, maiatzak 22, asteazkena, eta abenduaren 30 arte izango da irekita.

Gipuzkoan Gazte Tour musikaren eta arte eszenikoen inguruko jarduerak biltzen dituen programa bat da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Departamentuak garatu du, lurraldeko beste eragile eta udal batzuekin lankidetzan.

2024/05/15

Kultura

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak Museoen Nazioarteko Egunaren egitaraua aurkeztu du asteazken honetan. Museoen eguna datorren larunbatean, maiatzaren 18an, izango da, eta `Museoak hezkuntzaren eta ikerketaren alde' leloa izango du aurten.

2024/05/09

Kultura

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak, Gordailuarekin batera, Sahatsa Jauregiren eta Joxe Ramón Jauregiren ‘Aizkora’ azken lana nola muntatzen den aurkeztu dute gaur, osteguna, maiatzak 9. Goizane Álvarez Kultura diputatuak, Sahatsa Jauregi artistak eta Irene Cárdaba Gordailua Kontserbatzeko eta Zaharberritzeko teknikariak prentsaurrekoa eman dute gaur goizean Gordailuan.