Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2024/11/20
MugikortasunaAsteazken honetatik aurrera, sentsibilizazio-bideoak emititzen ari dira autobusetan eta geltokietako paneletan. Gainera, autobusek Emakundek egindako kartelak eramango dituzte
Azahara Domínguez diputatuak eta Xabier Txurruka Zarauzko alkateak bilera egin dute, eta herrian autobus-geltokia izango denaren proiektua aztertu dute. Diputatuak proiektu horretan interesa agertu du. Bi erakundeek Eusko Jaurlaritzarekin berriro biltzeko deia egin dute, erakunde publiko bakoitzak azpiegitura horretan hartuko duen konpromiso-maila zehazteko
2024/11/14
MugikortasunaUrtea hasi zenetik, 1.069.296 txartel saldu ditu Avanzaren webguneak, hau da, emakidadunaren salmenta guztien % 25 inguru (4,2 milioi). Gainera, zerbitzari berriak martxan jartzearekin batera, web-orria errendimendu betean dabil: iraileko lehen astean 1.700 billete saldu ziren egunean, eta azaroko lehen astean ia 5.200 egun batzuetan
2024/11/05
MugikortasunaAzahara Dominguez diputatuak jakinarazi duenez, Gipuzkoako aurrekontuak onartuz gero, udaberrian martxan jarriko den zerbitzu honek Zumarraga, Beasain eta Ordizia Tolosa eta Donostiarekin lotuko ditu. Orduoro egongo da zerbitzua astelehenetik ostiralera 6: 00etatik 21:00etara, eta bi ordutik behin larunbat eta igandeetan 8: 00etatik 22:00etara.
2024/10/30
MugikortasunaDiputatua hainbat topaketa egiten ari da lurraldeko dibertsitate funtzionala duten pertsonen elkarteekin, Lurraldebuseko autobusen irisgarritasunari buruzko protokolo bati ekin ahal izateko. Hori gauzatu arte, konpromisoa hartu du Garraioaren Lurralde Agintaritzaren (GGLA) erregelamenduaren jarraipen-batzordera pertsona horiek autobusetara sartzerakoan duten lehentasunari buruzko eztabaida eramateko eta aztertzeko ea bidaiarien maiztasun handiagoko geltokietan (Donostiako autobus-geltokian, adibidez) laguntza eta/edo aholkularitza ematen duen pertsonik egoteko aukerarik dagoen laguntza behar duten erabiltzaileei arreta eman ahal izateko. Gainera, orain arte egiten ari den bezala, hainbat erakunderekin lankidetzan arituko da sentsibilizazio- eta kontzientziazio-kanpainak egiteko. Azkenik, beste gai batzuk ere helaraziko dizkie udalei, hala nola geralekuen kokapena, horietan oztopoak kentzea eta argiztapena hobetzea, besteak beste
2024/10/30
MugikortasunaTurismoko prestakuntza-zentroekin egin duen bezala, diputatuak bisita-erronda bat hasi du mugikortasunarekin lotutako graduak ematen dituzten Gipuzkoako hainbat prestakuntza-zentrotara, sektorearen errealitatea eta Gipuzkoan eratzen diren profil profesionalak zuzenean ezagutzeko
2024/10/21
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean, Lurraldebusek 665 zerbitzu berezi jarri ditu 25 udalerritan 29 ekitalditarako, 10.000 pertsona baino gehiagok erabili dituztenak. Gainera, guztira 2.905 errefortzu egin dira Lurraldebuseko linea arruntetan, 100.000 pertsona baino gehiagori zerbitzua emanez
2024/10/16
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua den Azahara Domínguezek, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan, Katxalin eta Asgicer elkarteetako ordezkariekin batera, Avanza enpresaren instalazioak bisitatu ditu, eta bertatik bertara ikusi ahal izan du nola geratu diren begizta arrosa handi batekin binilatutako autobusak .
2024/10/10
MugikortasunaTelefono bidezko salmenta-zerbitzua datorren astelehenetik (hilak 14) aurrera jarriko da martxan, eta astelehenetik igandera, 7:30etik 21:30era, urtarrilaren 1ean eta abenduaren 25ean izan ezik, emango du harreta. Erabiltzaileek 843 740 286 zenbakira deitu ahal izango dute txartelak erosi ahal izateko, eta erosteko baldintzak online erosketakoen berdinak izango dira. Gainera, erabiltzaileek telefono-zerbitzuaren bidez edo Avanza webgunearen bidez erositako txartelak aldatu eta baliogabetu ahal izango dituzte, online erosketaren baldintzen arabera. Beste edozein gai, hala nola lokalizatzaileen eskaera edo beste kontsulta batzuk, Avanza Bezeroaren Arreta Zerbitzuak artatzen jarraituko du.
2024/10/03
MugikortasunaDuela aste batzuetatik hona, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak hainbat neurri hartzeko eskatu dio enpresari bere web-orriaren kolapsoa arintzeko, hala nola datu-basearen datu-iraulketa optimizatzea, zerbitzari birtual berri bat sortzea, egungo zerbitzarietan baliabideak handitzea edo monitoretza-tresnak instalatzea, besteak beste. Gainera, Irailaren 9az geroztik, Donostiako autobus geltokiko leihatilak indartu dira, goizez zein arratsaldez bi pertsonarekin, eskaera handiko uneetan arreta azkarra bermatzeko. Departamentuak neurriak ezartzen jarraituko du laster, egoera errepika ez dadin.
Fernando Prieto, Mugikortasuneko zuzendari berria; Libe Otegui, Turismoko zuzendaria; eta Ernesto Martínez de Cabredo, Obra Hidraulikoetako zuzendaria, Gipuzkoako Foru Aldundiko karguak bere gain hartu dituzte.
2024/09/27
MugikortasunaAzahara Dominguez diputatuak, Ana Grijalba Begisare Gipuzkoako presidenteordeak eta Koro Urkizu elkarteko kideak agerraldia egin dute datozen asteetan Lurraldebuseko autobusetan egingo duten kanpainaren berri emateko
2024/09/25
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, Donostiako Udalak onartu egin du E21 linea (Aeropuerto>Hondarribia>Donostia) Frantzia pasealekuan, Iparraldeko Geltokiaren parean, gelditzeko Aldundiaren proposamena
2024/09/17
MugikortasunaLurraldebuseko autobusetan indarkeria matxisten aurkako lehen protokoloa abian jartzeko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua egiten ari den kontaktuen esparruan egin da topaketa. Honen helburua da emakume horiek eremu guztietan, baita Garraio publikoan ere, benetako berdintasuna lortzeko borrokan duten ikuspegia eta esperientzia txertatzea da
2024/09/13
MugikortasunaDenbora-tarte horretan egin diren 257.431 bidaien % 52,2a da hori.
• Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Jose Ignacio Asensio diputatu nagusiordeak azpimarratu dute neurriak herritarren "ongizatean" eta "garraiobideen jasangarritasunean" eragingo duela. • Dagoeneko abian dauden politika publikoei egindako ekarpen "gehigarri" horrekin, Aldundiak inbertsioa egingo du errepideko garraioaren emisioak murrizten, autobusen eta garraio sektorearen energia-eraginkortasuna hobetzen, eta bidegorrien sarea eta intermodalitatera bideratutako azpiegiturak garatzen.
Bi departamentuek bat egingo dute aurten ere Europako Mugikortasunaren Astearekin hainbat ekimenekin: doako zerbitzuak eskainiko dituzte bizikletak konpontzeko MUGI txartel pertsonalizatuen erabiltzaileentzat eta Bigarren Hezkuntzako 350 ikasle ingururi tailerrak emango zaizkie.
2024/07/19
MugikortasunaForu diputatuak azaldu duenez, topaketa horien helburua da, garraio publikoaren erabileran segurtasunari eragiten dioten gaiak jorratzea, autobus geltokiak eta haien kokapena kasu, udal-eskumenekoak izan arren, indarkeria matxistarik gabeko espazioak lortzeko bidean aurrera egiteko.
2024/07/17
MugikortasunaAzahara Dominguez diputatuak bilera bat egin du Aldundiaren GUNEA espazioan aniztasun funtzionala duten Lurraldebuseko erabiltzaileekin eta Ackesible, Gene, Kemen, Andade, Once, Zahartzaroa, Ademgi, Goyeneche Fundazioa, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa, Adela, Gautena, Anaidia, Konporta eta Atece Gipuzkoa elkarteetako ordezkariekin. Irisgarritasunari eta gaur egun hobetu beharreko arlo nagusiei heldu ahal izan die bertan.
2024/07/16
MugikortasunaGuztira, 17 ibilgailu sartuko dira enpresa emakidadunetan datozen hilabeteetan, eta araudi berriak ezartzen dituen segurtasun-elementu berri guztiak izango dituzte. Gainera, efizienteagoak izango dira, kutsadura murriztuko da eta bidaiarien erosotasunaareagotuko da.