Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2023/10/11
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Azahara Domínguezek Gipuzkoako Batzar Nagusietan informazioa eman du, EH Bildu batzarkide taldeak egindako interpelazio bati erantzunez. Eskaera zen herritarren hiriarteko garraio publikoko zerbitzuaren inguruko beharrei erantzuteko Lurraldebusek egin dituen doikuntzei buruzkoa. Diputatuak neurriei buruzko datu zehatzak eman ditu; zehazki, 40 lineatan 19 errefortzu egin dira, zerbitzuak erabiltzaileen beharretara egokitzeko.
Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak agerraldia egin du Gipuzkoako Batzar Nagusietan, berak hala eskatuta, legegintzaldi honi begira, buru den departamentuaren helburuak eta ildo estrategikoak azaltzeko. Mugikortasuneko, Iván Pedreira, Turismoko, Iñigo García eta Lurralde Antolaketako, Miguel Ángel Crespo, zuzendariek lagunduta, Azahara Domínguez batzarkide-taldeekin komunikazio arina eta iraunkorra izateko borondatea agertu du, zerbitzu publikoaren bokazioari datxezkion balioekin bat etorriz, gardentasunerako borondatea eta taldeen arteko akordioen irismena azpimarratuz.
2023/09/20
MugikortasunaAzahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak Gipuzkoako Batzar Nagusietan eman du, EH Bildu batzar-taldearen interpelazio bati erantzunez, Lurraldebusi atxikitako Avanza flotaren mantentzearekin lotutako gaietan gaur egun egin diren aurrerapenen berri.
«Jarri prest zure bizikleta MUGIrekin» ekimena gaur iritsi da Mugikortasunaren Astearen inguruan programatutako 10 helmugetariko lehenera. Hartara, MUGI txartel pertsonalizatua eta bizikleta eramaten dituzten guztiek bizikleta berrikusteko eta doitzeko doako zerbitzua baliatu ahal izango dute. Ikastetxeetan bizikletaren erabilera sustatzeko tailerrak egingo dira DBHko ikasleen artean.
2023/09/13
MugikortasunaDatorren asteburutik aurrera egongo dira erabilgarri Lurraldebusen «ticketing»eko gailu berriak; izan ere, hiriarteko foru garraio zerbitzuak horiekin hasi du modernizazio prozesua, ordainketa sistema guztien elkarreragingarritasuna lortzeko asmoarekin.
2023/08/10
MugikortasunaLurraldebusek gaueko zerbitzu bereziak jarriko ditu erabiltzaileen eskura Donostiako Aste Nagusian, abuztuaren 12tik 19ra bitartean. Zerbitzu berezi horiek Donostiako hiriburua metropoli-ingurunearekin eta Gipuzkoako eskualdeekin lotuko dute gaueko ordu txikietan. Funtsezko errefortzua dira zerbitzu-eskari handiko garai horietan. Neurri horri udan ordutegiak luzatzeko hartutako neurria gertu behar zaio.
2023/08/07
MugikortasunaFestetako zapia Aste Nagusiaren ikurretako bat da, eta, aurten, berriz izango dugu protagonista. San Sebastian Shopsek, Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko zinegotzikoaren, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren, Lurraldebusen eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren bitartez, 20.000 zapi banatuko ditu. Hain zuzen ere, tokiko saltokiek eta Lurraldebus zerbitzuak banatuko dizkiete zapiak gure hirira datozenei, eta bertakoak zein kanpotarrak festez gozatzera animatuko dituzte.
2023/07/03
Azpiegiturak Berdintasuna Diputatu Nagusia Ekonomia Sustapena Gazteria Gizarte Politika Gobernantza Hizkuntza Berdintasuna Ingurumena Kirolak Kultura Landa Ingurunea Lankidetza Lurralde Oreka Modernizazioa Mugikortasuna Obra Hidraulikoak Ogasuna Turismoa Lurralde antolaketa Etorkizuna EraikizGaur goizean egin dute Eider Mendoza buru duen exekutiboaren karguhartze ekitaldia eta Diputatuen Kontseilu berria lehen aldiz elkartu da.
2023/06/29
MugikortasunaFrantziako Tourra dela eta, Gipuzkoako errepide sareko zenbait errepide itxi egingo dira ibilgailuentzat, eta horrek Lurraldebusen garraio publikoko ohiko zerbitzuari eragingo dio. Zehazki, igandean, uztailaren 2an, eta astelehenean, uztailaren 3an, itxiko dira, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 17:00etara bitartean. Lurraldebusek informazio eguneratua eskainiko du bere webgunean (www.lurraldebus.com), sare sozialetan dituen kontuetan eta erabiltzaileei arreta emateko telefonoan (900 300 340).
2023/06/16
MugikortasunaMaiztasunak handitu egingo dira udan, Donostia eta Bizkaiko aireportua ordu erdiz behin lotuko dituzten autobusen bidez, ekainaren 23tik irailaren 3ra bitartean.
2023/05/31
MugikortasunaMugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak hogei bat espediente ireki dizkio Avanza emakidadunari 2022tik Lurraldebusera atxikitako autobusen mantentze-akatsengatik, 20.000 euro inguruko isunekin, eta iragarri du, Ikuskaritzak flota osoa berrikusteko egungo epea amaitu ondoren, behar diren neurriak hartuko dituela, egoerak eskatzen duen irmotasuna aplikatuz.
2023/04/03
MugikortasunaHitzarmenaren helburua da Pasaialdean espazio publikoak berritzea eta haien gozamena hobetzea, eta Altzateko igerilekuen estalkia berritzea du helburu, Foru Aldundiaren eta Lezoko Udalaren arteko lankidetza instituzionalari esker herritarren bizimodua erraztuko duten ekipamenduak hobetzeko.
2023/04/03
MugikortasunaUrolako Bide Berdea trazadura amaitzetik askoz ere gertuago dago, beharrezko administrazio-izapide guztiak bete ondoren; besteak beste, Foru Kontseiluak duela bi aste onartu zuen, eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek joan den astean baliozkotu zuten, Zumaia eta Zumarraga arteko ibilbide berde hori osatzen duten 38 kilometroetatik azken 4ei ekiteko. Izapide horiek egin ondoren, oniritzia eman zaio azken kilometro horiek egin eta egia bihurtuko dituen lizitazio eta kontrataziorako behin betiko baldintzak abian jartzeari.
2023/03/31
MugikortasunaPlangintza berrikustean 2013ko arauan jasotako egungo mapa aztertuko da, eta herritarrei tarte edo ibilbide berriak proposatzeko aukera emango zaie. Egungo araudia eguneratzeaz gain, gauza bera egingo da gauzatzen ari diren lanen kostuen aurreikuspenarekin, zeren eta sarea osatzeko datozen urteetan egingo den plangintza formalizatzen lagunduko baitu.
2023/03/30
MugikortasunaMugikortasuneko diputatu Rafaela Romerok, Sevillan, Garraio Sistema Adimendunei (ITS) buruzko Espainiako XXIII. Kongresuan, aurten bertan MUGI Birtualak Gipuzkoan izango duen eraldaketa azaldu du. Herritar erabiltzaileentzat pentsatutako sistema da, eta hainbat identifikazio-euskarriren bidez bidaiatu ahal izango du, baita errekargak eta ordaintzeko metodoak modu erosoagoan kudeatu ere, betiere MUGI txartelari dagozkion deskontu eta eskubide sozialekin.
2023/03/29
MugikortasunaMugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Rafaela Romerok eta Mugikortasuneko foru zuzendari Ander Iturrik gaur aurkeztu dute Lurraldebusen Bidasoa eta Oarsoalderako emakida berritzearekin batera ibilbide berriak eta ordutegi eta maiztasun hobeak zabalduko duen proiektua, eta horien artean laburpen taulan agertzen direnak nabarmendu dituzte.
2023/03/27
MugikortasunaMugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Ander Iturri Mugikortasuneko foru-zuzendariarekin batera, Lurraldebus 2022 txosteneko datu garrantzitsuenak aurreratu ditu, eta laster ezarriko diren zerbitzuen hobekuntza nagusien berri eman du, Lurraldebusen erabiltzaile diren gipuzkoarrentzako onurak areagotuko baitituzte. Hobekuntzen artean, honako hauek nabarmentzen dira: lehenik eta behin, MUGI tarifaren deskontuak aplikatzea Bilboko aireportura egiten diren bidaietan, orain arte ezin baitzituzten MUGIren tarifa ekonomikoak baliatu; eta, bigarrenik, Lurraldebus lehenengoz iristea EHUren Leioako campusera, non, Romerok iragarri duenez, herritarrek MUGI tarifez baliatu ahal izango duten, bereziki Mugi Gaztea txartelaren titular diren ikasleek.
2023/03/24
MugikortasunaRafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak Donostia eta Irun elkartuko dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako bidearen informazio azterlana aurkeztu du gaur. Ia 10 kilometro luzeko azpiegitura horrek, Europako ardatza eta Atlantikoko korridorea konektatzeaz gainera, Donostialdea eta Bidasoa eskualdea ere lotuko ditu. Herritarrek luzaroan eskaturiko proiektu horrek mugikortasun erabilgarria eta segurtasuna lehenesten ditu. Lanak egiteko sei urte inguru beharko dira bidearen zortzi tarteetan, eta 22 milioi eurotik gora bideratuko dituzte.
2023/03/23
MugikortasunaRafaela Romero Mugikortasun foru diputatua, saileko zuzendaria den Ander Iturrirekin batera, Errenteriako Don Bosco Lanbide Heziketako institutuan izan da gaur. Bertan, galdaragintza eta soldadurako gradu ertaineko ikasleek cargo social bizikleta elektrifikatuen hiru eredu berriak aurkeztu dituzte Gurpil Artea elkarteak bultzatutako proiektuaren barruan.
2023/03/22
MugikortasunaMugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Rafaela Romerok, Oñatiko alkate Izaro Elorzak, Arrasateko alkate Maria Ubarretxenak eta Bergarako alkate Gorka Artolak hitzarmena sinatu dute gaur goizean, Gipuzkoako hiru herrien artean Lurraldebusen erabiltzaileentzako gune estrategikoa den San Prudentzioko nodo intermodala egokitzeko eta komuna jartzeko proiektuari ekiteko. Hitzarmenaren arabera, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Foru Departamentuak exekuzio-aurrekontuaren % 60 jarriko du, 222.000 euro guztira. Foru Aldundietatik aterako diren 133.000 euroez gain, gainerako % 40 hiru udalek ordainduko dute.