Albisteak
Gipuzkoako albisteak
Cesar Mosuera, Pontevedrako Diputazioko lehendakariordea, Uxio Benitex Mugikortasun Alternatiboaren eta Espazio Publikoaren arduradunak ere parte hartzen duen ordezkaritza baten buru da.
2022/09/15
MugikortasunaAurtengo ekimenen helburua garraio publikoa eta mugikortasun jasangarri eta justuko beste aukera batzuk sustatzea da, ibilgailu pribatuaren neurrigabeko erabileraren aurrean. MUGIrekin garraio publikoetan bidaiatzearen aldeko sentsibilizazio-kanpainekin – Tarifen %50eko beherapenarekin orain indarrean dauden deskontu handienekin – Lurraldebus eta Mugi balioa nabarmentzen da, gipuzkoarrak mugi daitezen eta konektatuta egon daitezen, lurraldea kohesionatuz.
2022/08/31
MugikortasunaMUGI txartelean % 50era arte murriztutako tarifak bihar, irailak 1, sartuko dira indarrean; eta automatikoki aplikatuko zaizkie Gipuzkoako garraio-zerbitzu publiko guztietan egindako bidaiei, erabiltzaileek aldez aurretik inolako izapiderik egin beharrik gabe.
2022/08/12
MugikortasunaLurraldebusek gaueko zerbitzu bereziak jarriko ditu erabiltzaileen eskura abuztuaren 13tik 20ra ospatuko den Donostiako Aste Nagusian, pandemia dela eta bi urteko etenaldiaren ondoren. Zerbitzu berezi horiek Donostia eta Gipuzkoako metropoli-ingurunea lotuko dituzte goizaldean, eta funtsezko indargarria dira zerbitzu-eskaera handiko egunetan. Neurri hori udan ordutegiak zabaltzeko aurretik hartutako neurriari gehitzen zaio. Rafaela Romerok: “Mugikortasuna eta segurtasuna herritar guztien eskubideak dira. Ez dugu onartuko gizalegerik gabeko jendeak jaiak aprobetxatzea ondasun publikoak suntsitzeko edo langileek, gidari edo polizia gisa, dituzten eskubideei men egiteko”.