Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2024/03/13
TurismoaTopaketa asteazken honetan izan da Donostian, eta bertan izan dira Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguez, Lan eta Enpleguko sailburu eta lehendakariorde Idoia Mendia, eta sektoreko eta prestakuntza zentroetako eta sindikatuetako ordezkariak.
2024/02/28
TurismoaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatua Tolosaldean izan da, zer erakargarritasun turistiko dituen eta haien inguruan zer behar eta dauden ezagutzeko. Gainera, eskualdeko hainbat alkaterekin eta turismo-ordezkarirekin bildu da. Eskualdeko industria turistikoa, bere beharrak, jasangarritasunaren zeharkako ardatza eta tokiko kultura eta tradizioa izan dira jardunaldi osoan zehar.
2024/02/26
TurismoaMartxoaren 13an izango da, Donostian, eta Idoia Mendia lehendakariorde eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburua izango da bertan, baita sektoreko ordezkariak, lurraldeko prestakuntza-zentroak eta sindikatuak ere.
2024/02/08
Turismoa«Turismoaren etorkizuna birdefinituz» izenburupean egin den topaketa honetan, erakundeetako eta eskualdeetako ordezkariek, sektoreko eragileek eta profesionalek turismo sektoreak etorkizunera begira izan behar dituen erronkak kontrastatu ahal izan dituzte aditu ezagunekin.
2024/02/01
TurismoaBereizgarri turistiko berriak San Sebastián terminoa hartzen du markaren erakargarri gisa. Gainera, malgua da, gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez erabil daiteke, Gipuzkoako udalerriek bereganatzeko modukoa da eta haiek ordezkatzea ahalbidetzen du.
2024/01/29
TurismoaHitzordua datorren ostegunean, otsailak 8, izango da, "Turismoaren etorkizuna birdefinituz" izenburupean, eta 200 ordezkari instituzional, sektoreko eragile eta profesional inguru bilduko ditu.
2024/01/23
TurismoaAzahara Domínguez Madrilera joango da Zumarraga, Deba, Pasaia, Irun, Zarautz, Debagoienako eskualdea eta euskal kostaldeako geoparkea lehen eskutik aurkeztera, lurraldean turismo-fluxuak banatzen laguntzeko.
Urtea bukatzerako, bost operadore (Iberia, Vueling, Volotea, Binter eta British Airways-City Flyer) eta bederatzi helmuga lortu ditu: Madril, Bartzelona, Sevilla, Valentzia, Malaga, Kanaria Handia, Palma Mallorcakoa, Menorca eta Londres. Horiei Edinburgo gehituko zaie maiatzetik aurrera.