Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2023/11/03
GobernantzaAurtengo deialdian gipuzkoarren kirolzaletasuna eta kirolaren balioak islatzea izan da helburua eta, guztira, 479 argazki jaso dira. Urte amaieran lurraldeko hainbat puntutan banatuko du egutegia Aldundiak
2023/11/03
TurismoaAzahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak eta Iñigo García Turismoko zuzendariak bilera bat izan dute gaur Enrique Martínez Marín SEGITTUReko presidentearekin, Berrikuntza eta Teknologia Turistikoak Kudeatzeko Estatuko Merkataritza Sozietateak Madrilen duen egoitzan. Topaketa horretan bi gairen inguruan aritu dira, batetik, Gipuzkoa duela gutxi berritu izana Helmuga Turistiko Adimendunen Sareko (DTI Sarea) kide titular gisa eta, bestetik, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak sarean sartutako helmugetan plataforma teknologikoak eta soluzio digitalak hedatzeko aurten abiaraziko duen laguntza programan parte hartzea.
2023/11/02
TurismoaAzahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak, bisita eta elkarrizketa batzuk hasi ditu gaur Goierrin, bertatik bertara ezagutzeko lurraldeak turismorako eskaintzen dituen elementu erakargarrietako batzuk eta horien inguruko beharrak eta inguruabarrak.
2023/11/02
AurrekontuakDiputatu nagusiak gaur hasi ditu bilerak Batzar Nagusietako ordezkariekin, EH Bildurekin elkartuta; astelehenean PPrekin, Elkarrekin Gipuzkoarekin eta PSE-EErekin elkartuko da eta asteartean, berriz, EAJrekin
2023/11/01
MugikortasunaAzahara Domínguez Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatua gaur bildu da «Jarri prest zure bizikleta MUGIrekin» ekintzako bi bizikleten irabazleekin, Carlos Gude eta Iker Egañarekin, eta MUGI txartelean 20 euroko kargarekin saritutako hirurogei pertsonetatik bi ere, Mónica Peinó eta Miriam Peña. Foru ekimena laugarren urtez jarraian jarri da martxan Mugikortasunaren Europako Astearen baitan, eta beste 60 pertsona ere saritu ditu MUGI txartelerako 20 euroko birkargarekin, eta 50 euroko 2 bono banatu ditu bizikletarako materiala erosteko aurtengo edizioan ekimenera atxiki diren 11 dendetako batean.
Proiektuak 1.160 milioiko zuzkidura propioa planteatzen du, iaz baino % 2,7 gehiago; egoitza eredu berria, jasangarritasuna eta ekonomiaren eta erreferentzia zentro berriak sustatuko dira.
2023/10/31
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2023/10/30
KulturaBerrikuntzak direla eta, Koldo Mitxelena Kulturuneak kulturgunea itxi ondoren abian jarritako zerbitzu alternatiboen funtzionamenduari buruzko azterketa. Ez dira KMK-n ematen ziren zerbitzu guztiak, ezta Kultura Sailak zoritxarrez eskaini nahiko lituzkeen guztiak ere, baina, hala ere, datuak onak dira.
2023/10/27
Gizarte PolitikaBehin-behineko aparkalekuko 198 plazei 66 gehituko zaizkie obrek irauten duten bitartean. Adinberri zentroaren eraikuntzak 468 plazako lurpeko aparkalekua izatea ere aurreikusten du.
2023/10/26
KirolakMarta Pastor Kiroletako zuzendariaren esanetan, Eskola Kirolaren kanpaina ixteko zorian dago, eta beste urte batez, datuak oso onak dira. 9 eta 12 urte bitarteko ikasleen % 83 matrikulatu dira, eta programa Gipuzkoako ikastetxeen % 85ek eskaintzen du. Eskola Kirolak (6 eta 8 urte bitartekoak), Jolas Hezi programarekin, eta Multikirol gisa (9 eta 12 urte bitartekoak), jarduera fisikoa sustatzen du jokoaren bidez edo kirol- eta lehiaketa-modalitateen bidez.