Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2024/11/14
Gizarte Politika· Azterlanaren helburua da mendekotasun-egoeran dauden 65 urtetik gorako pertsonen bizi-kalitatearen pertzepzioa ezagutzea, bai haien etxeetan, bai lurraldeko egoitza-zentroetan. · Inkesta 13.000 adinekori egingo zaie, eta Aldundiak lurraldeko bizi-kalitatearen eskaerei zuzenean erantzungo dieten estrategiak diseinatu ahal izango ditu.
• PSE-EE, EAJ-PNV, EH Bildu, Elkarrekin Gipuzkoa eta PPko ordezkariekin bilerak egin dituzte Eider Mendoza diputatu nagusiak, Jose Ignacio Asensio diputatu nagusiordeak eta Itziar Agirre Ogasuneko diputatuak
Eider Mendozak Gure Lurra kongresuaren zazpigarren edizioa ireki du, 500 parte-hartzaile baino gehiagorekin. Bertan, lehen sektoreak gizartearen ongizate integralari egiten dion ekarpenari buruzko testigantzak partekatu dira
2024/11/14
KirolakEkitaldia Ficoban (Irun) izango da, azaroaren 21ean eta 22an, eta hiru mahai-inguru eta bost hitzaldi izango ditu, futboleko eta emakumeek egiten duten kiroleko profesional ospetsuen eskutik.
2024/11/14
MugikortasunaUrtea hasi zenetik, 1.069.296 txartel saldu ditu Avanzaren webguneak, hau da, emakidadunaren salmenta guztien % 25 inguru (4,2 milioi). Gainera, zerbitzari berriak martxan jartzearekin batera, web-orria errendimendu betean dabil: iraileko lehen astean 1.700 billete saldu ziren egunean, eta azaroko lehen astean ia 5.200 egun batzuetan
2024/11/12
Diputatu NagusiaEider Mendozak eta Eric Galvez alkateak lan bilera egin dute herriko desafio eta proiektuak aztertzeko; ondoren, foru diputatuak Chillida Lantokin elkartu dira, donostiar artista handiaren jaiotzaren mendeurrena oroituz
2024/11/12
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
Azaroaren 26 eta 27an Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian egingo den ‘Hizkuntzen Irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua aurkeztu dute gaur Irune Berasaluzek, Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea; Lohitzune Txarolak, LANGUNE, Euskal Herriko hizkuntza industria elkarteko zuzendariak; eta Gösta Toftek, Union of European Nationalities (FUEN) elkarteko lehendakariordeak. Kongresua, LANGUNEk FUEN erakundearekin batera antolatu du.
2024/11/11
OgasunaAraba, Bizkai eta Gipuzkoako Ogasuneko eta Finantzetako diputatuek berrikuspen fiskalaren egoera aurkeztu dute, neurri nagusiekin batera, gaur beren lurraldeetako Batzar Nagusietan.
2024/11/11
IngurumenaEkitaldi solidarioa azaroaren 20an izango da, 20:00etan. Ekimen solidario honen bidez, Elikagaien Bankuak Gipuzkoan eta Valentzian egiten duen lanerako dirua bildu nahi da, eta bildutako diruaren % 50 DANAko kaltetuei laguntzeko dohaintzan emango da, elikagaien pobreziaren eta larrialdi klimatikoen aurrean duten konpromiso kolektiboa azpimarratuz.