Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/01/15
GobernantzaAldundiak Gipuzkoako elkarteetako ehun bat ordezkari bilduko ditu datorren asteazkenean, elkartegintza biziberritzeko eta balio komunitarioak indartzeko lurralde estrategia berri bat martxan jartzeko.
2025/01/15
KulturaHamar Elkarrizketak Santa Teresa Komentuan egingo dira, gaur egun Koldo Mitxelena Kulturunean. "Hiri garaikideak dituen erronkak" lelopean egingo dira, eta bertan hirien orainerako eta etorkizunerako erronkak jorratuko dira.
2025/01/14
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Xabier Urdangarin alkateak lan-topaketa egin dute herriaren proiektu eta erronka nagusiak ezagutzeko eta partekatzeko
2025/01/14
Ingurumena87.000 euroko inbertsioarekin, proiektuak erriberaren egonkortasuna hobetzen du, biodibertsitatea sustatzen du eta putzuen eratzea ekiditen du, Hernaniko biztanleei eta ingurune naturalari mesede eginez.
2025/01/13
TurismoaAzahara Domínguez Madrilera joango da datorren astean, sektore horretan Estatuko azokarik garrantzitsuenean Gipuzkoak duen eskaintza turistikoa erakusteko. Oiassoko termak eta Irungo Irugurutzetako labeak, Geoparkeko Bira ibilbidea, Urola Kostako turismo-marka berriaren aurkezpena, Zumarragako Hauspoa eta tunela proiektua eta Hiruma eskualdeaz gaindiko proiektua izango dira aurtengo edizioan sustatuko diren turismo-erakarpenak. Horrez gain, diputatuak Gipuzkoako turismo eredu berria azalduko du Madrilen.
• Gipuzkoako Foru Aldundiaren Adinberri fundazioarekin aliantzan egindako saioa astelehenetik ostiralera izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en, 11:00etan.
2025/01/10
MugikortasunaBilerak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian gauzatzen diren berdintasun-politikak zuzenean ezagutzeko balio izan du. Hainbat neurriei buruz hitz egin da, hala nola garraio publikoko profesionalen prestakuntza eta jarduna hobetu, bai eta erabiltzaileak sentsibilizatzeko beharra ere. Besteak beste, garraio publikoa behar bezala erabiltzeko dekalogo bat sortzearen interesa aztertu da, berdintasunaren ikuspegian eta indarkeria matxistekiko zero tolerantzian eragiteko. Gainera, segurtasun-indarren, garraio-langileen eta erakundeen arteko koordinazioaren garrantzia nabarmendu da, indarkeria matxistaren edozein gertakariren aurrean erantzun eraginkorra ziurtatzeko
2025/01/10
Diputatu Nagusia• 1025ekoa da Gipuzkoa (‘Ipuscua’) hitza jasotzen duen lehen dokumentu idatzia: urte hartan Gartzia Azenariz izeneko jaunak Olazabaleko Salbatore monasterioa (egungo Altzon) eman zion San Juan de la Peñako zenobioari. • ‘Ipuskoa. Izanetik izena 1025-2025’ lemapean, milagarren urteurreneko egitarau zabala ari dira prestatzen lurraldeko herri erakundeak; haren berri eman dute gaur Eider Mendoza diputatu nagusiak, Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako presidenteak eta Xabier Olano Altzoko alkateak.
2025/01/09
IngurumenaJasangarritasun Departamentuak eta Naturklimak, Azkoitiko Udalarekin eta enpresa emaileen lankidetzarekin batera, klima-babesleku bat garatu dute Jausoron.
2025/01/09
Lurralde OrekaEkimen honen helburua da, herritarrek, martxoaren 9an Legazpin egingo den zuhaitz landaketan parte hartzea.
2025/01/09
Ekonomia SustapenaGipuzkoako Foru Aldundiak Itziar-Deba industrialderako sarbidea hobetzeko egin dituen lanek eragin zuzena izan dute inguruko enpresen lehiakortasunean, egindako kontsultaren arabera.
2025/01/03
AzpiegiturakGaur goizean, 08:00etan, kerosenoa zeraman zisterna-kamioi bat irauli da AP-8an, 56. kilometroan, Deba parean, Bilborako noranzkoan. Ondorioz, autobidea itxi dute bi noranzkoetan.
2025/01/03
AzpiegiturakLarrialdi-operazio konplexu baten ondoren, AP-8 berriro ireki da trafikorako, noranzko bakoitzean errei geldo bakarra erabilgarri utziz.
Bi erakundeetako ordezkariek topaketa bat izan dute herriko mugikortasunari eta turismoari buruzko gaiak lantzeko.
2024/12/30
TurismoaAzahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Datu horiek erakusten digute turismo-industria enplegu- eta aberastasun-iturri oso garrantzitsua dela gure lurraldean. Lanean jarraitu behar dugu aberastasun hori modu orekatuagoan bana dadin lurralde osoan, gero eta familia gehiagok jaso ditzaten aberastasun horren onurak. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik aurrerapauso garrantzitsu bat emateko lanean ari gara, Gipuzkoako turismo eredua, iraunkorra izateaz gain, birsortzailea izan dadin, bisitatzen gaituztenek gure lurraldea zain dezaten eta lurraldearen zaindari bihur daitezen".
2024/12/27
MugikortasunaPasaia, Errenteria, Oiartzun, Lezo, Astigarraga, Hernani, Usurbil, Andoain, Lasarte-Oria eta Urnietako 118 taxi Donostian lan egiteko baimenduta egongo dira abenduaren 30etik aurrera.
2024/12/27
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2024/12/26
SuhiltzaileakGaur hasi da gomendio eta jarraibideak biltzen dituen itsasgarria atarietan jartzeko banaketa, auzokide guztiek larrialdi egoeretan nola jokatu jakin dezaten
Lege-erreforma berri batek laguntza horiek jasotzeko irizpideak zabaldu ditu, eta lehen baldintzak betetzen ez zituzten pertsona batzuk orain onuradun izan daitezke.