Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2024/10/16
Gobernantza“Prozesu horiei esker, Foru Aldundiaren gaitasunak indartu ahal izango ditugu Foru Ogasunaren kudeaketan, arreta sozialean edo jasangarritasunean”, nabarmendu du Irune Berasaluzek.
2024/10/16
OgasunaEider Mendoza diputatu nagusiak Gipuzkoako Batzar Nagusietan azaldu duenez, mutualisten eragina 257 milioikoa izango da 2024aren amaieran.
2024/10/16
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua den Azahara Domínguezek, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan, Katxalin eta Asgicer elkarteetako ordezkariekin batera, Avanza enpresaren instalazioak bisitatu ditu, eta bertatik bertara ikusi ahal izan du nola geratu diren begizta arrosa handi batekin binilatutako autobusak .
Eider Mendozak eta Andoni Zuriarrain alkateak lan-topaketa bat egin dute eta udalerri txikiak biziberritzeko erronka izan dute hizpide, erakundea egiten ari den kontseilu ibiltarien errondaren barruan.
2024/10/15
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2024/10/15
Lurralde antolaketaFatxada nagusiaren eta klaustroko lau fatxaden altxaera ortofotografikoa egin da, erliebeak, dorreen edo kontrahormen alboak, horma-hobiak eta irudiak barne. Lan horiek zaharberritzeko proposamen tekniko baten barruan sartzen dira, eta eraikin historiko honetan egin beharreko esku-hartzea zehaztasunez eta xehetasunez definituko ditu.
2024/10/14
Gizarte PolitikaAzaroaren 17an Alderdi Ederren egingo den Katxalin 2024 Martxak 6.000 parte-hartzaile elkartu nahi ditu. Izena emateko epea zabalik dago webgu-nean eta kamisetak hainbat establezimendutan eskuratu daitezke.
2024/10/11
KulturaGida Kultura Eskolan txertatuta dago eta helburua da irakasleentzat eta artean interesa duten gazteentzako baliabidea izatea, adin guztietarako jarduera praktikoak eta transbertsalak eskaintzen dituena.
2024/10/11
Gizarte PolitikaProiektuaren helburu nagusia da Gipuzkoako 14 udalerritako egoitza berrietan ezartzea. Horrela, 130 egoiliarrek baino gehiagok beren herrietako kaleetan zehar trizikloan paseatzeko aukera izango dute, BAE Donostiako 60 boluntariok baino gehiagok gidatuta.
Lotura berriarekin, Gros, Egia eta Intxaurrondoko sarbideak hobetuko dira, eta Urumea ondoko errepideetako trafikoa arinduko da.
‘Etorkizuna babestea gaur hasten da’ lelopean, sektoreko azken aurrerapenak azalduko dituen kongresua egingo du hilaren 17an Aquariumean
2024/10/10
MugikortasunaTelefono bidezko salmenta-zerbitzua datorren astelehenetik (hilak 14) aurrera jarriko da martxan, eta astelehenetik igandera, 7:30etik 21:30era, urtarrilaren 1ean eta abenduaren 25ean izan ezik, emango du harreta. Erabiltzaileek 843 740 286 zenbakira deitu ahal izango dute txartelak erosi ahal izateko, eta erosteko baldintzak online erosketakoen berdinak izango dira. Gainera, erabiltzaileek telefono-zerbitzuaren bidez edo Avanza webgunearen bidez erositako txartelak aldatu eta baliogabetu ahal izango dituzte, online erosketaren baldintzen arabera. Beste edozein gai, hala nola lokalizatzaileen eskaera edo beste kontsulta batzuk, Avanza Bezeroaren Arreta Zerbitzuak artatzen jarraituko du.
2024/10/09
AzpiegiturakFelix Urkola, Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako diputatuak iragarri duenez, behin betiko proiektua garatu bitartean hartuko dira neurriok. Pasabide goratu bat eraikitzea aurreikusten da.
2024/10/09
Bizikidetza eta Giza EskubideakGunea aretoan izan da topaketa, eta bertan, adituek araudiak Euskadiko migrazio-egoeran duen eragina eta garrantzia aztertu dute.
2024/10/08
IngurumenaHiru instalazio fotovoltaiko egingo dira eta energia-komunitateak udalerri osoa hornituko du, Brinkola eta Telleriarte landa-auzoak barne. 300 familiak eta saltokik parte hartu ahal izango dute Legazpiko TEKen.
2024/10/08
KirolakAlternatibak aztertu ondoren, bi erakundeek erabaki dute Aldundiak batzorde betearazlea ordezkatzea, Federazioaren eginkizun guztiak bere gain hartuta. Bestela, urtero lurraldean egiten diren ehun bat lasterketen % 82 federazioaren babesik gabe geratuko lirateke.
2024/10/08
TurismoaLehenengo edizio honetan hiru kategoria egongo dira. Alde batetik, Ibilbide Profesionalaren Hain Gipuzkoa Saria, enpresa- eta lanbide-ibilbideagatik Gipuzkoa kalitatezko helmuga turistiko lehiakor eta iraunkor gisa posizionatzen lagundu duten edo laguntzen ari diren pertsonak aintzatestea helburu duena. Bestetik, Hain Gipuzkoa Saria proiektu iraunkorrari, eskualde- edo toki-izaerako turismo-erakundeei zuzendutako saria, beren eragin-eremuan gizarte, ingurumen eta ekonomia arloko jarduketen bidez ekimen arduratsu eta iraunkorrak gauzatu dituztenei. Eta, azkenik, Digitalizazioaren Hain Gipuzkoa Saria, turismo-sektorean digitalizazioaren eta berrikuntzaren bidez lehiakortasuna bultzatzeko egindako ahaleginak sarituko dituena.
Era berean, Antzuola-Bergara bizikleta eta oinezkoen bidearen III. fasea egokitu da, kolektorearen trazadura bizikleta bidearen zati batekin bat datorrela aprobetxatuz, GI- 632 errepidearen paraleloan.
2024/10/04
Ingurumena2023. urtea bigarren urterik beroena izan da Gipuzkoan; tenperaturei zein patroi meteorologikoei eragiten dien joera finkatuz, biztanleriaren osasunean zuzeneko eta zeharkako ondorioak eraginez.
2024/10/04
AzpiegiturakTrazatu berriak trafikoa modu eraginkorragoan antolatzea ahalbidetuko du, eta ibilgailuen abiadura murriztuko du. Halaber, AP-636 errepideko pasabidea birgaitzeko lanak esleitu dira.