Albisteak
Gipuzkoako albisteak
Ingurumen Departamentuak 205.400 euroko inbertsioa egingo du Hondarribian lekutzen den Uliazpi erakundearen Zubieta zentroko bi etxetan aerotermia-sistema bat instalatu eta barnealdearen banaketa aldatzeko obrak finantzatu eta egikaritzeko.
2023/03/27
AzpiegiturakGaurtik aurrera, lehen gidabaimena eskuratzen duten gipuzkoarrek doan eskuratu ahalko dute txaleko eta argi homologatuak eta errepideetako informazioa jasotzen dituen kutxa
2023/03/27
IngurumenaIngurumeneko diputatuak, José Ignacio Asensiok, Alberto Luengok idatzitako “Voces” liburua aurkeztu du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak finantzatu duena.
2023/03/27
MugikortasunaMugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Ander Iturri Mugikortasuneko foru-zuzendariarekin batera, Lurraldebus 2022 txosteneko datu garrantzitsuenak aurreratu ditu, eta laster ezarriko diren zerbitzuen hobekuntza nagusien berri eman du, Lurraldebusen erabiltzaile diren gipuzkoarrentzako onurak areagotuko baitituzte. Hobekuntzen artean, honako hauek nabarmentzen dira: lehenik eta behin, MUGI tarifaren deskontuak aplikatzea Bilboko aireportura egiten diren bidaietan, orain arte ezin baitzituzten MUGIren tarifa ekonomikoak baliatu; eta, bigarrenik, Lurraldebus lehenengoz iristea EHUren Leioako campusera, non, Romerok iragarri duenez, herritarrek MUGI tarifez baliatu ahal izango duten, bereziki Mugi Gaztea txartelaren titular diren ikasleek.