Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2022/07/19
IngurumenaIngurumen Departamentuak milioi bat eta erdi euro bideratu ditu aurtengo hondartza denboraldian, normaltasun berrira itzultzen garen denboraldian, sentsibilizazio kanpaina bat egiteko jasangarritasuna eta elkartasuna sustatzeko. Elikagaien Bankuarekin eta Emausekin lankidetzan burutu da «Olatu solidarioak» sentsibilizazio kanpaina, eta hondartzetan hondakinak bereizi eta gaika biltzearen inguruan sentsibilizatzeaz gain, Gipuzkoako hondartzetan elikagaiak bilduko dira zaurgarritasun egoeran dauden pertsonentzat.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, erakunde adierazpen honen bitartez, berriki Donostian gertatu diren bi sexu erasoak irmoki salatu eta arbuiatu nahi ditu. Foru erakundeak, aldi berean, elkartasun osoa eta babesa eskaini nahi die sexu eraso horiek pairatu dituzten emakumeei, nahiz haren gertuko lagun eta senitartekoei.
Proiektua Eusko Jaurlaritzak, Aldundiek eta Mondragon Unibertsitateak bultzatu dute, eta enpresa-kudeaketan, digitalizazioan eta berrikuntzan prestakuntza handituko du.
Diputatu nagusia Urnietako alkatearekin elkartu da Etorkizuna Eraikiz kapsulak jasotako ekarpenak aztertzeko eta tokiko ekimen nagusiak ezagutzeko.