Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2022/07/01
AzpiegiturakUdaletxea eta elizaren arteko guneak 3,05 metro zabaleko errail bakarra du, eta semaforoen bidez antolatutako aldizkako pasoa izango dute ibilgailuek.
RECREAKULT eredu zirkular berriaren helburua da kulturaren esparruan erabiltzen diren baliabide materialak optimizatzea, proiektu bakoitzaren sorreratik amaierara arte. RECREAKULT proiektua Naturklimako enpresa erronken hiru irabazleetako bat izan da, eta ekimena abian jartzeko sari gisa 15.000 € jasotzeaz gain, Naturklimako bulegoetan lanerako leku fisiko bat eduki ahal izango du, bai eta proiektua garatzeko beharrezko aholkularitza eta laguntza ere.
Aldundiak 480.000 euro bideratuko ditu lurraldeko ikerketa zentroen bikaintasun zientifikoa handitzea helburu duen programara.
2022/06/29
IngurumenaZinemaldiak beste urrats bat egin du jasangarritasunaren aldeko apustuan, eta bere karbono aztarnaren erdia baino gehiago konpentsatzeko konpromisoa hartu du, Naturklima Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak abian jarritako Gipuzkoako Borondatezko Karbono Funtsaren bitartez. Horrela, Donostiako Nazioarteko Zinemaldia erakunde aitzindari bihurtzen da zentzu horretan.