Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2022/07/13
OgasunaJokin Perona diputatuak ekimenaren balorazio positiboa egin du, eta kanpainan lanean ibili den 200 pertsonako lan taldea zoriondu.
2022/07/12
IngurumenaIngurumen Departamentuak milioi bat eta erdi euro bideratu ditu aurtengo hondartza denboraldian, normaltasun berrira itzultzen garen denboraldian, sentsibilizazio kanpaina bat egiteko jasangarritasuna eta elkartasuna sustatzeko. Elikagaien Bankuarekin eta Emausekin lankidetzan burutu da «Olatu solidarioak» sentsibilizazio kanpaina, eta hondartzetan hondakinak bereizi eta gaika biltzearen inguruan sentsibilizatzeaz gain, Gipuzkoako hondartzetan elikagaiak bilduko dira zaurgarritasun egoeran dauden pertsonentzat.
2022/07/12
GobernantzaMendoza bozeramaileak azaldu du neurriak hautagaiei mesede egiten diela eta baliabide publikoen erabilera eraginkorragoa ekarriko duela.
2022/07/12
KulturaEuskal Herriko testuinguru politiko-kulturalean Trantsizioak eragindako desengainuaren kontzeptua aztertzen du argitalpenak, Izagirreren zinemaren eta garaiko beste literatura ekoizpen batzuen bidez.
2022/07/12
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2022/07/11
KulturaCrowdfunding kanpaina irailaren 29an hasiko da eta Kultura Departamentuak 70.000 euro erabiliko ditu herritarren ekarpenak osatzeko, kultur proiektu horiek finantzatzeko.
2022/07/11
OgasunaDiputatu nagusiak gogorarazi du foru erakundea lanean ari dela Gipuzkoa desberdintasun maila txikienak dituzten Europako lurraldeen artean kokatzeko.
2022/07/11
AzpiegiturakInguruko trafiko eta oinezkoen segurtasunerako beharrezko lanak egin dira.
2022/07/11
Gizarte PolitikaUztailaren 15erako “guztiona eta guztiontzat” izango den desfilea antolatu du Mónica Ochotorenak zuzendutako Querida Yo moda inklusiboko guneak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta hainbat gizarte erakunderen laguntzarekin.
Erasoa jasan duen emakumeari “elkartasun eta babes osoa” helarazi dio Miren Elgarresta Berdintasuneko zuzendariak; “Gipuzkoan ez dute lekurik emakumeen duintasunaren eta sexu askatasunaren aurkako jokabide matxistek”, adierazi du.
Markel Olano diputatu nagusiak Donostiako Eskuzaitzeta poligonoan iragarri du etorkizuneko mugikortasunerako erreferentziazko zentroaren obren hasiera, 14,2 milioi euroko aurrekontuarekin eta 15 hilabeteko iraupenarekin.
Diputatu nagusia Lezoko alkatearekin bildu da Etorkizuna Eraikiz kapsulak jasotako ekarpenak aztertzeko eta tokiko ekimen nagusiak ezagutzeko.
2022/07/06
Gizarte PolitikaGipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberrik bultzatua, eskualde guztietan aurkeztu da Hariak estrategia, eta 1.300 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute.
2022/07/06
IngurumenaDendatu autodiagnostikorako tresna Naturklimaren webgunean dago eskuragarri, eta Gipuzkoako saltokiek jasangarritasun eta zirkulartasun irizpideetan oinarritutako autodiagnostikoa egin dezaten sortu da, horrela, kudeaketa ekonomia zirkularrera egokitu eta trantsizio ekologikoaren erronkaren aurrean modu lehiakorrean koka daitezen.
2022/07/06
IngurumenaMATER-ek ZERO ZABOR URETAN itsas hondakinen sentsibilizazio egitasmoari hasiera eman dio “hondakin onena, sortzen ez dena” lelopean, udara honetan Hondarribia, Getaria, Ondarroa, Bermeo, Portugalete, Bilbo, Mutriku eta Pasaiako portuetan egongo dena.
2022/07/06
BerdintasunaGipuzkoako Foru Aldundiak, erakunde adierazpen honen bitartez, berriki Zarautzen emakume batek salatu duen sexu erasoa irmoki salatu eta arbuiatu nahi du.
2022/07/05
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2022/07/05
GobernantzaKontseiluak Auzitegi Gorenak ebatzitakoa bete du, eta borondatezko erretiro aurreratua hartzeagatik ematen ziren primak bertan behera gelditu dira.
2022/07/04
Gizarte PolitikaGipuzkoako Foru Aldundiak Gizarte Inklusioko Plan berri bat aurkeztu du datozen bost urteetarako, pertsonalizazioan aurrera egiteko eta gizarte bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonei arreta emateko eskualde sareak bultzatzeko helburuarekin.
“Sektorea indartzeko eta Gipuzkoa kanpoan proiektatzeko zutabe garrantzitsua da”, adierazi du Jabier Larrañaga diputatuak.
2022/07/04
Mugikortasuna• Rafaela Romero Mugikortasuneko Diputatua, Departamentuko Zuzendariarekin batera, Leintz-Gatzagan izan dira gaur goizean, eta adierazpen batzuk egin ditu gaur goizean. Eugenio Ochoa alkateak gonbidatu duen bisita honetan, berarekin eta udalbatzako beste kide batzuekin batera, lan-bilera bat egin dute, eta herritik hurbilen dagoen “Vasco Navarro” bide berdearen zati bat zeharkatu dute, Gure Ametxa eta Tellerixa artean, gutxi gorabehera, berehalako egokitzapen eta hobekuntza jarduketa bat egiteko
Diputatu nagusia lurraldeko unibertsitate nagusiekin elkartu da, eta hauek Gipuzkoako etorkizunaren eraikuntzarekin duten konpromisoa berritu dute.
2022/07/01
KulturaUztailaren 2tik 30era bitartean izango da, Orio, Zumaia, Deba eta Getarian.
2022/07/01
AzpiegiturakUdaletxea eta elizaren arteko guneak 3,05 metro zabaleko errail bakarra du, eta semaforoen bidez antolatutako aldizkako pasoa izango dute ibilgailuek.
RECREAKULT eredu zirkular berriaren helburua da kulturaren esparruan erabiltzen diren baliabide materialak optimizatzea, proiektu bakoitzaren sorreratik amaierara arte. RECREAKULT proiektua Naturklimako enpresa erronken hiru irabazleetako bat izan da, eta ekimena abian jartzeko sari gisa 15.000 € jasotzeaz gain, Naturklimako bulegoetan lanerako leku fisiko bat eduki ahal izango du, bai eta proiektua garatzeko beharrezko aholkularitza eta laguntza ere.
Aldundiak 480.000 euro bideratuko ditu lurraldeko ikerketa zentroen bikaintasun zientifikoa handitzea helburu duen programara.
2022/06/29
IngurumenaZinemaldiak beste urrats bat egin du jasangarritasunaren aldeko apustuan, eta bere karbono aztarnaren erdia baino gehiago konpentsatzeko konpromisoa hartu du, Naturklima Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak abian jarritako Gipuzkoako Borondatezko Karbono Funtsaren bitartez. Horrela, Donostiako Nazioarteko Zinemaldia erakunde aitzindari bihurtzen da zentzu horretan.
2022/06/29
AzpiegiturakEraikitze proiektua idazteko lanak lizitatuko ditu aste honetan Bidegik; obraren helburua da bi errepideen arteko konexioan segurtasuna areagotzea, zarata arazoei aurre egitea eta trafikoaren arintasuna hobetzea.
2022/06/29
IngurumenaUdako ikastaroak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak antolatuak, lurraldearen erronka nagusiak aztertu ditu, eredu ekonomiko jasangarri eta deskarbonizatu berri baterantz aurrera egiteko bidean. Mónica Pedreira: “Industriaren deskarbonizazioa tresna efikaz bat da merkatuen ziurgabetasunari aurre egiteko”.
2022/06/29
GazteriaGipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Departamentuak eta Ukraina-Euskadi Elkarteak ukrainar adingabeentzako udalekuak aurkeztu dituzte.
2022/06/29
Hizkuntza Berdintasuna“LH DuaLa Euskaraz” egitasmoaren baitan Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Laneki elkarteko ordezkariek bisita egin dute Tolosan kokatutako Cartonajes Limousin enpresara.
2022/06/28
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
Diputatuen Kontseiluak dirulaguntza deialdia onartu du baita ere, adinekoen egoitzetan inbertsioak egiteko eta 8 milioi euroko zuzkidura duena.
2022/06/28
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak antolatutako udako ikastaroak lurraldearen erronka nagusiak aztertzen ditu, eredu ekonomiko jasangarri eta deskarbonizatu berri bat lortzeko bidean. José Ignacio Asensio: «Gipuzkoa da ziurrenik Espainiako lurralderik dinamikoena ekonomia zirkularraren arloan». «Ekonomia zirkularreko PERTEak, 492 milioi diru-laguntzekin, birziklapenaren sektoreari bultzada erabakigarria eman diezaioke 2030ean 10.000 lanpostu lortzeko».
2022/06/28
MugikortasunaEkainaren 28an, Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketako Departamentuan bat egin nahi dugu LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunarekin. Izan ere, gure harrotasunaren arrazoi nagusia da askatasuna, aniztasuna eta errespetua pertsona guztientzat bermatuta dauden Gipuzkoa batean lan egitea da. Aniztasuna kolorea eta aberastasuna delako. Eskerrik asko zarena zarelako.
2022/06/27
LankidetzaAldundiak eta Donostiako Udalak bat egin dute Méridako adierazpenarekin, mundu osoko LGBTI giza eskubideen arloan duten konpromisoa indartzeko.
2022/06/27
GobernantzaGipuzkoako Foru Aldundiak zein Pirinio Atlantikoetako departamentuak zortzina proiektu lagunduko dituzte diruz, bozka gehien jaso dituztenak.
2022/06/27
Ekonomia SustapenaEkosistemaren 100 ordezkari inguruk eremu horren erronkei eta potentzialari buruzko diagnostikoa partekatu dute Foru Aldundiak bultzatutako jardunaldian.
2022/06/24
Gizarte PolitikaGipuzkoako Foru Aldundiak ‘Gipuzkoa: etorkizuneko egoitzaranzko trantsizioa’ Liburu Berdea aurkeztu du, zentroekin, erabiltzaileekin, langileekin eta senideekin egindako eta adostutako lanaren emaitza.
Diputatu nagusiak II. Aniztasuneko Foru Plana aurkeztu du, eskubide berdintasuna eta diskriminaziorik eza helburu; alor honetako eragileekin lankidetzan “jauzi” bat ekarriko du, Aniztasunaren Sarearen sorrerarekin.