Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2023/03/13
MugikortasunaGipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari den Rafaela Romero Mugikortasuneko diputatuak hartuko du Ortzibiako txandakako lehendakaritza, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren ordez. Ortzibiak (aireportua sustatzen duen sozietateak) enkargatutako IKEI aholkularitza-enpresaren azterlanaren arabera, Hondarribiko aireportuak urtean 3 eta 4 milioi euro artean eragiten ditu balio erantsi gordinean, eta lanaldi osoko 15 eta 22 lanpostu artean sortzen ditu. Datuak Ortzibiako Administrazio Kontseiluak egindako bilkuran azaldu dira gaur.
2023/03/13
IngurumenaAsensio: «Gipuzkoako lurraldearentzat oso garrantzitsua da Gurutze Gorriaren moduko erakundeek honelako ekimenak jartzea martxan, alegia, klima aldaketaren aurka borrokatzen eta haien jarduerari lotutako ingurumen inpaktua murrizten lagunduko dutenak».
2023/03/13
KulturaGipuzkoak 1.010 plaza eskaintzen ditu, Bizkaiak 1.288 eta Arabak 1.695. Izen-emateak martxoaren 20tik 28ra egingo dira Gipuzkoan, martxoaren 20tik 29ra Bizkaian eta martxoaren 22tik 31ra Araban.
2023/03/10
IngurumenaAsensio: «Lehenengo bi edizioen arrakastaren ondotik, gure programan egoitzak, jarduerak eta estreinaldiak gehitzen jarraitu dugu».
Eider Mendoza buru zuen foru ordezkaritzak Urola Garaiko herria bisitatu du, gizarte politikako laborategi aurreratu bilakatu dena
2023/03/10
AzpiegiturakDatozen hilabeteetan lanen etaparik konplexuenari ekingo zaio, GI-20 errepidean, eta aurreikuspena da 2024ko bigarren erdialderako amaituta egongo direla.
2023/03/09
IngurumenaEspezie exotikoen ordez, artelatzak, haritz arrunta, ameztia eta zurkara erabiliko dira. Guztira, 500 zuhaitz eta zuhaixka inguru landatuko dira, eta horietatik 302 artelatzak izango dira.
Bizigazte zentro berriak apirilean hartuko ditu lehen haur eta gazteak, haien ongizatea eta errekuperazioa laguntzea helburu izango duten instalazioetan.