Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2022/12/20
Gobernantza2022 urteko EPE eskaintza arruntak ere argi berdea jaso du gaurko Kontseiluan, eta Abbadia Saria Garabide Elkarteari ematea erabaki da.
2022/12/20
MugikortasunaMUGI erabiltzen duten herritarrek 2023an jarraituko dute jada dauden deskontuen gaineko % 50eko beherapena jasotzen. GGLAren batzarrak berretsi egin du deskontu horiek azaroaren 29an egindako batzordean mantentzeko aho bateko erabakia
2022/12/20
MugikortasunaElektrizitatez eta eguzki energiaz ibiliko den katamarana eraikitzeko aurreproiektua eta proiektua idazteko, 49.000 euroko dirulaguntza emango du
Aldundiaren Gabonetako jaiotza gaur ireki da bisitarientzat, eta egunero bisitatu ahal izango da, urtarrilaren 6ra arte.
2022/12/18
MugikortasunaAbenduaren 19tik aurrera MUGI txartelaren bidezko bidaiak ordaindu ahal izango dira Tolosako hiri-autobusetan
2022/12/16
MugikortasunaAldaketak datorren asteazkenean, abenduak 21, sartuko dira indarrean. Horien bitartez, erantzungo zaio herritarren aspaldiko eskaera bati, hain zuzen ere, E21 linea geldituko baita Jaizubian, bi noranzkoetan, horrela Bidasoa Ospitalearekin lotura izango duelarik. E04, E23, E24 eta E28 lineek beren ibilbideen denborak hobetuko dituzte, linea zirkularrak izango direlako hemendik aurrera eta ez direlako Donostia erdialdetik pasako, Antiguon hasiko dutela itzulerako ibilbidea. E20 eta E26 lineak Donostia lotzen dute Hondarribiarekin eta Irunekin N-I errepidetik, eta 18:00etatik aurrera bi lineek bat egingo dute, asteburuetan E27 linearekin gertatzen den moduan.
Elkar Taldeak Gipuzkoako Urrezko Domina jaso du diputatu nagusiaren eskutik; euskara eta kulturgintza sustatzeko, erakundeen eta herri mugimenduen lankidetzaren alde egin du, elkarlanak ekimen “eraldatzaileak” sor ditzan .
2022/12/16
Gizarte PolitikaErresuma Batuko, Irlandako, Austriako, Frantziako, Herbehereetako eta Kanadako adituek gizarte zerbitzuen ebaluazioaren eta kalitatearen inguruko ikaskuntzak eta esperientziak partekatu dituzte mintegi batean.