Albisteak
Gipuzkoako albisteak
Garapen agentziek, agente ekonomikoek, sozialek eta formakuntza zentroek osatzen dituzte sare hauek, eta helburua 700 lagun laneratzea izango da.
2022/12/13
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2022/12/12
MugikortasunaAbendu honetatik, erabiltzaileek MUGI txartela Renfeko geltoki guztietan kargatzeko aukera dute, bai txarteldegietan, bai bidaia-tituluak saltzeko makinetan. Rafaela Romero GGLAko lehendakaria: «Erabiltzaileen % 70ek baino gehiagok aldizka erabiltzen dute MUGI txartela Renfen, eta datuek erakusten dute ezen, Renferen abonuen doakotasun-aldi honetan, MUGI txartelaren erabileraren eskaria % 30en mantendu dela. Horrek erakusten digu zer beharrezkoa den zerbitzu hori garraiobide publikoak konbinatu behar dituzten pertsona horientzat guztientzat, hartara txartelarekin deskontuak eta doako transbordoak batzen jarraitzeko».
2022/12/12
OgasunaIon Lamarianok aurkeztutako ideia suertatu da garaile sariketan, eta guztira 17 ideia aurkeztu dira lehiaketara.
2022/12/05
MugikortasunaAbenduaren 14an Guztiok Mugituz ekimenaren bosgarren edizioa egingo da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak sari hori ematen du lurraldean mugikortasun jasangarria eta inklusiboa bultzatzen laguntzen duten ekimenak, programak edo proiektuak aitortzeko.
2022/12/05
MugikortasunaAzitain-Maltzaga oinezkoentzako eta bizikletentzako bidea eraikitzeko proiektuan, Europako funtsen kudeaketak Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioak Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin batera finantzatutako jardueren Jardunbide Egokiak hautatzeko definitutako irizpide guztiak betetzen ditu.
2022/12/02
IngurumenaEkitaldi honetan eskerrak emango zaizkie «Kostaldea eta zu» proiektuko boluntarioei, aurten egin duten lanagatik eta ahaleginagatik.
2022/12/02
MugikortasunaMugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak Genero Ikuspegiko Hirigintzaren Behatokiaren I. kongresuan parte hartu du Asturiasen, eta azpimarratu du emakumeen lidergoak Gipuzkoako mugikortasun politiketan duen garrantzia eta mugikortasun horrek zaintzarekin duen lotura.