Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2024/05/31
AzpiegiturakMaria Ubarretxena, Bide Azpiegituretako diputatuak apustu teknologikoak eta Gipuzkoako errepideen iraunkortasun erronkak partekatu ditu Pragan bildutako Europako eskualde eta hirietako ordezkariekin
2024/05/30
Gazteria140 haurrek parte hartuko dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria, Lankidetza eta Kirol Departamentuak Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioarekin eta Kutxa Fundazioarekin lankidetzan antolatzen dituen udaleku irekietan. 10 gehiago dira, aurreko urtearen aldean. Gainera, beste bi udalerri gehitu dira, Andoain eta Oñati; hau da, guztira bederatzi udalerri izango dira edizio berri honetan: Donostia, Andoain, Irun, Errenteria, Zarautz, Azpeitia, Beasain, Aretxabaleta eta Oñati. Udaleku irekiak ekainaren 24tik uztailaren 19ra izango dira, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:30era. Izena emateko epea itxita dago dagoeneko.
Eider Mendoza diputatu nagusia Irungo suhiltzaile-etxean izan da, joan den urteko balantzea egin eta energia aurrezteko aurrerapenak ezagutzeko
2024/05/29
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguez Estatuko idazkari José Antonio Santanorekin bildu da, eta herritarrei informazio hobea emateko eta AHTren obrek irauten duten bitartean plan alternatibo bat egiteko eskatu dio.
Eragileek eta partikularrek ekainaren 3ra arte aurkeztu ahal izango dituzte beren ekimenak www.gipuzkoa64.eu webgunean.
2024/05/28
IngurumenaEnergia berriztagarriak sustatzeko ahaleginean, Altzako eta Intxaurrondoko 114 bizilagun beren energia-komunitatea ekainean inauguratzeko prestatzen ari dira.
2024/05/28
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2024/05/27
KirolakKutxa Fundazioak eta Arantzazulabek, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioarekin, Etiopia Utopia Fundazioarekin eta Pausoka Behar bereziak dituzten haurren gurasoen elkartearekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuarekin eta Donostiako Udaleko Kirol Zinegotzigoarekin elkarlanean, ongizate emozionalari buruzko tailerren jardunaldi bat antolatuko dute, jolas inklusiboa bitarteko hartuta, datorren larunbatean, ekainak 1, Donostian, Anoetan (Kiroletxea), Ernest Lluc Kultur Etxearen kanpoaldean, 10:30etik 13:30era bitartean. Jardunaldia amaitzeko, Etiopia-Utopia Fundazioak antolatutako bazkari solidarioa izango da.