Albisteak
Gipuzkoako albisteak
Gipuzkoan Gazte Tour musikaren eta arte eszenikoen inguruko jarduerak biltzen dituen programa bat da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Departamentuak garatu du, lurraldeko beste eragile eta udal batzuekin lankidetzan.
2024/05/18
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi du neurriak hilean 400 eta 450 euro arteko aurrezpena ekarriko diela ikasleei, eta zerbitzu hori Mugiri atxikita balego izango lukeen kostuaren antzekoa izango dutela. Gainera, dirulaguntza horrek atzeraeragina du elkarteak duela aste batzuk zerbitzua abian jarri zuenean.
2024/05/17
Etorkizuna EraikizBerrikuntza politikoa eta gobernantza kolaboratiboa indartzeko legealdi honetako estrategia aurkeztu du Eider Mendoza diputatu nagusiak "Erakundeen eta gizartearen arteko lankidetza indartuko dugu, proiektu berritzaile berriak sortzeko", adierazi du diputatu nagusiak
2024/05/17
GobernantzaIrune Berasaluze foru bozeramaileak adierazi duenez, zalantzan jartzen dira beste behin “bai hizkuntza eskubideak, bai Foru Aldundiak bere enplegu eskaintzak diseinatzeko eskumena”.
2024/05/17
AzpiegiturakBide Azpiegituretako departamenduak milioi bat euro gaitu ditu lerradura konpondu, ezponda egonkortu eta bidea egokitzeko. Errepidea bere osotasunean uztail bukaeran ireki ahal izatea aurreikusten da.
Guztira, 543 kirolarik (horietatik 87 emakumeak) egingo dute mendi maratoia; 143 lasterketari (horietatik 38 emakumeak), junior kategorian arituko dira; eta 272 (52 emakume), KB kategorian
2024/05/15
IngurumenaJose Ignacio Asensio diputatu nagusiordea ingurumen-ekonomiaren sektoreko Gipuzkoako enpresen aurkezpenaren buru izan da Municheko IFAT azokan. Azoka hau munduko liderra da ingurumen-teknologietan eta jasangarritasunean.
2024/05/15
KulturaGipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak Museoen Nazioarteko Egunaren egitaraua aurkeztu du asteazken honetan. Museoen eguna datorren larunbatean, maiatzaren 18an, izango da, eta `Museoak hezkuntzaren eta ikerketaren alde' leloa izango du aurten.