Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2023/11/23
Landa InguruneaGure Lurra biltzarraren seigarren edizioak lehen sektorea hiri eremura hurbildu du, oreka berdea ardatz hartuta klima aldaketaren, elikadura jasangarriaren eta bizi ohitura osasungarrien aurrean.
2023/11/23
IngurumenaJasangarritasun Departamentuak eta Naturklimak 200.000 euro bideratuko dituzte Gipuzkoako Baterien Hub Zirkular berria merkaturatzeko.
2023/11/23
GazteriaIsaac Palencia Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteriako zuzendaria kezkatuta azaldu da WhatsAppeko bi foro daudelako Donostiako ikastetxeetako milatik gora ikaslerekin eta eduki pornografikoa eta iruzkin iraingarriak partekatzen dituztenak. Egoeraren larritasunaren aurrean, sexu edukiko txatak salatu dituzten ikastetxeen eskura jarri ditu Aldundiaren baliabideak.
2023/11/23
MugikortasunaAzahara Domínguez buru duen departamentuak bat egin du Emakumeen aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunaren harira Emakundek bultzatutako kanpainarekin. Asteazken honetatik aurrera, sentsibilizazio bideoak ematen ari dira bai autobusetan bai geltokietako paneletan.
2023/11/22
IngurumenaMahaia sukaldarien kolektiboarekin eta Basque Culinary Centerrekin lankidetzan, Jasangarritasun Departamentuak Afari Jasangarri eta Solidario bat antolatu du, Gipuzkoako sektore ekonomiko, instituzional eta sozialeko ehun ordezkari bildu dituena.
2023/11/22
IngurumenaGipuzkoako Lanbide Heziketako bederatzi ikastetxek jaso dute saria, birziklatutako materialekin eskultura berritzaileak sortuz praktika jasangarriak eta zirkularrak sustatzen egindako ekarpen nabarmenagatik.
2023/11/22
Diputatu NagusiaEider Mendoza diputatu nagusiak azpimarratu du langileen parte-hartzea “lurraldeko ehun ekonomiko eta industrialaren indargune handi bat” dela eta, batez ere, “etorkizunerako balio bat”
2023/11/22
Diputatu NagusiaLurraldeko aitortza gorena eskainiko zaio CAFeko egungo presidenteari; gipuzkoar gizartearen baliorik onenak eta enpresa-sareak ongizateari eta gizarte kohesioari egiten dion "ezinbesteko" ekarpena ordezkatzen ditu