Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2023/10/04
TurismoaUrriaren 26an, osteguna, egingo da Donostiako Aquariumean Aktiba elkarteak antolatutako «Turismo aktiboa eta iraunkortasuna: aliantza estrategiko bat» jardunaldia. Turismo aktiboko eta garapen jasangarriko zenbait adituren ponentziak entzun ahal izango dira. Ekitaldi hau Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak, Turismo Zuzendaritzaren bitartez, Aktibarekin Gipuzkoan turismo aktiboa sustatzeko duen lankidetza hitzarmenaren baitan kokatzen da. Hitzarmen horrek 20.000 euroko foru laguntza dakar.
2023/10/03
GobernantzaBarne-salmentek gora egin dute (+% 3,3), eta esportazioak ez dira aldatu.
2023/10/03
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2023/10/02
Kultura100 ekitaldi baino gehiago izango dira «Ondarea bizirik! Patrimonio vivo» programan, aztertzeko gure ondarea nola mantentzen den bizirik
2023/10/02
TurismoaMugikortasuneko, Turismoko, eta Lurralde Antolaketako Departamentuak turismo-enpresak sustatzeko eta merkaturatzeko zerbitzuak eta jarduerak digitalizatzeko eta ekintzailetza sustatzeko dirulaguntzetarako 2023ko bigarren deialdia egin du. Laguntzen dekretu hau Turismo Zuzendaritzak Gipuzkoako turismo-industria indartzeko, lurraldearen sustapena hobetzeko eta turismo-proiektu berriak sortzen laguntzeko duen estrategiaren barruan sartzen da. Bigarren deialdi honek 164.055,20 €-ko kontingentea aurreikusten du.
2023/10/02
Gizarte PolitikaUrriaren 7an Aspace Eguna 2023 ospatuko da, Alderdi Ederretik 11:00etan abiatuko den ibilaldi batekin, eta, amaitzeko, bazkaria egingo da Goienetxe zentroan.
2023/10/02
Lurralde OrekaAldundiaren babesa duen biltzar honen helburua, artzaintzak biodibertsitatean, gastronomian eta ekonomian duen garrantzia ezagutaraztea da.