Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2023/09/14
KulturaGipuzkoako Foru Aldundiak bihar, ostirala, irailak 15, hasiko ditu Koldo Mitxelena Kulturunea berritzeko lanak. Lan horiek 21 hilabeteko iraupena izango dute, eta aurreikusita dago 2026ko udaberria baino lehen amaitzea. Astigarragako eta Lasarteren arkitektura-proiektuari jarraituko zaio, eta 8,4 milioi euroko aurrekontua izango du.
2023/09/14
OgasunaForu erakundeak aurreko urtean baino 166,7 milioi euro gehiago bildu ditu
2023/09/14
Gizarte PolitikaIrailaren 23an, X. Giza Kate Solidarioak gaixotasun hori ikusgai bihurtuko du, Gipuzkoan 13.400 pertsonari baino gehiagori eragiten diena.
2023/09/13
IngurumenaJasangarritasun Departamentuak KlimaBai! lehiaketa jarri du abian. Oraingo honetan, lurraldeko unibertsitate-eremura bideratuta dago.
2023/09/13
MugikortasunaDatorren asteburutik aurrera egongo dira erabilgarri Lurraldebusen «ticketing»eko gailu berriak; izan ere, hiriarteko foru garraio zerbitzuak horiekin hasi du modernizazio prozesua, ordainketa sistema guztien elkarreragingarritasuna lortzeko asmoarekin.
Foru erakundeak beste bultzada bat eman die zainketen tokiko ekosistemei, egoitzetan berrikuntza-proiektuak sortzeari eta etxeko zainketak sustatzeari
2023/09/12
TurismoaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatua, Azahara Domínguez, protagonistetako bat izan da datorren urrian Donostian egingo den Turismo Gastronomikoaren Munduko Zortzigarren Foroaren aurkezpenean. Domínguezek, bere hitzaldian, sustraien eta tradizioaren garrantzia nabarmendu du Gipuzkoako gastronomiaren erakargarritasunaren oinarri gisa, baita lurraldeko sukaldaritzaren belaunaldi-erreleboan gero eta emakume gehiago daudela ere.