Mugikortasuna, Turismoa eta Lurralde Antolaketa
Departamentua
Mugikortasuneko Zuzendaritza Nagusiak helburu hauek ditu: mugikortasun jasangarria, garraio publikoaren erabilera eta intermodalitatea sustatzea. Kohesioa indartzen du; eta, ondorioz, aukera-berdintasuna. Horrez gain, hiriarteko autobus-zerbitzua optimizatzearen eta modernizatzearen alde lan egiten dugu, gutxieneko kalitate-estandarrak ezarriz eta Lurraldebusen bezeroentzako informazio eta arreta zerbitzu integrala sortuz. Era berean, Foru Sareko garraiobideak sustatzea dugu helburu, lurraldearen komunikaziorako eta loturarako funtsezko elementu jasangarria baita.
Bestalde, Lurralde Antolaketako Zuzendaritza Nagusiaren jardun eremuan lurraldearen antolaketa eta kohesioa sartzen dira, eta Pasaiako badia pixkanaka berroneratzea lortzeko konpromisoa. Hirigintzari dagokionez, hirigintza-plangintza eta lurralde-informazioa sustatzeko eta gainbegiratzeko helburua dugu. Lurraldea sustatzeaz eta lurzorua eta ondarea kudeatzeaz ere arduratzen gara; halaber, Foru Aldundiaren eraikinen eraikuntzaz, birgaitzeaz eta kudeaketa teknikoaz.
Turismo Zuzendaritzaren asmoa da Gipuzkoa erreferente turistiko bihurtzea Euskadin, sortzen zaizkigun erronkei aurre egiteko eta turismo-eredu erresiliente, moderno eta lehiakor bat sortzeko politiken, ekintzen eta lidergo partekatuaren bidez. Turismo-eredu jasangarri eta orekatu bat, enplegua sortuko duena eta herrialdeko ekonomian eragin positiboa izango duena.
Aurrekontu partida
Mugikortasuna, Turismoa eta Lurralde Antolaketa, 2024an , bere jardun estrategiko zein operatiborako, urteko aurrekontu hau izango du:
Aurrekontua
95.528.490,89 €
Exekutatua
% 59,47
Intereseko estekak
-
Mugikortasuna
-
Lurraldebus
-
Takografo digitala
-
Gidarien Gaitasun Agiria (GGA)
-
Oarsoaldeako proiektu aldatua
-
Turismo zuzendaritza
-
Gipuzkoa Turismoa
-
Gipuzkoako Behatoki Turistikoa
-
Lurralde Antolaketa
-
Pasaiako badiaren biziberritzea
-
Gipuzkoa 1:5000
-
Gipuzkoako hirigintzako plangintzaren erregistroa
-
Lurralde Plan Partzialen berrikuspenak
Azahara Domínguez
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Diputatua
Irunen jaio nintzen 1990ean. Soziologian graduatua naiz eta Irakasleen Prestakuntzako masterra dut. Nire jardun-eremu nagusien artean daude garraio publikoa hobetzea, eskualde guztietan haren erabilera eta lurralde barruko eta kanpoko konektibitatea bultzatzea, karbonorik gabeko garraio-eredu baterantz aurrera eginez. Lurralde-antolamendua eta kohesioa indartzea eta hobetzea, hirigintza-plangintza eta lurralde-informazioa gainbegiratzea. Gipuzkoa turismo-erreferente gisa kokatzea Euskadin, turismo-eredu iraunkor eta orekatua ezarriz.
Zuzendaritzak
Fernando Prieto
Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko zuzendaria
Zuzendaritza honen helburua da gure lurraldeko mugikortasuna antolatzea eta planifikatzea, garraio publikoari lehentasuna emanez.
Zuzendaritzaren webguneak
Libe Otegui
Turismo zuzendaria
Zuzendaritza honen helburua gure lurraldean turismoa sustatzea da.
Miguel Ángel Crespo
Lurralde Antolaketako zuzendaria
Zuzendaritza honek hainbat helburu nagusi ditu; lurraldearen antolakuntza eta kohesioa, hirigintza planen sustapen eta gainbegiratzea, lurraldearen sustapena, lurzoruaren kudeaketa eta Aldundiaren ondare higiezinaren kudeaketa.
Departamentuko aktualitatea
2024/11/21
Donostia nazioarteko ekitaldi horren egoitza izango da, eta munduko liderrak, politika-arduradunak, gastronomia-industrian adituak diren pertsonak eta izen handiko sukaldariak bilduko ditu, turismo gastronomikoaren potentzial eraldatzailea eztabaidatu eta aztertzeko.
2024/11/20
Asteazken honetatik aurrera, sentsibilizazio-bideoak emititzen ari dira autobusetan eta geltokietako paneletan. Gainera, autobusek Emakundek egindako kartelak eramango dituzte
2024/11/19
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 200.000 euro emango dizkie 7.000 biztanletik beherako zazpi udalerriri 2024an, eta 250.000 eurora igotzea aurreikusten du 2025eko aurrekontu-proiektuan. Laguntza horiek herri horietako udal-plangintza berrikusteko eta egokitzeko gastuak finantzatzeko balio dute, jasangarritasuna, hiri-berroneratzea edo klima-aldaketa, besteak beste, azter ditzaten. Gainera, 2006ko lurzoruaren euskal legea betetzeko aukera ematen die.