Gaia - Familia, Haurrak eta Gazteak - burukoa

Familia, Infancia y Juventud

Familia, Haurrak eta Gazteak

Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Eduki publikatzailea

Eduki publikatzailea

Erlazionatutako albisteak

auzolan...

2024/12/20

Gazteak Auzolanean: zortzi urte gazteen proiektuak bultzatzen

113 gaztek eragin sozialeko 32 proiektu garatu dituzte dirulaguntzei esker. Aurtengo proiektuetan osasun mentala, aisialdi inklusiboa, emozioen kudeaketa, arte garaikidea edo deskonexio digitala bezalako gaiak jorratuko dira. 8 urte hauetan, 171.000 euro baina gehiago bideratu dira programa honetara.

Isaac Palencia Gazteria juventud...

2024/05/30

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Departamentuak desgaitasuna duten haurrentzako udaleku irekiak antolatu ditu, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioarekin eta Kutxa Fundazioarekin lankidetzan

140 haurrek parte hartuko dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria, Lankidetza eta Kirol Departamentuak Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioarekin eta Kutxa Fundazioarekin lankidetzan antolatzen dituen udaleku irekietan. 10 gehiago dira, aurreko urtearen aldean. Gainera, beste bi udalerri gehitu dira, Andoain eta Oñati; hau da, guztira bederatzi udalerri izango dira edizio berri honetan: Donostia, Andoain, Irun, Errenteria, Zarautz, Azpeitia, Beasain, Aretxabaleta eta Oñati. Udaleku irekiak ekainaren 24tik uztailaren 19ra izango dira, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:30era. Izena emateko epea itxita dago dagoeneko.

GGT...

2024/05/20

Gipuzkoan Gazte Tour 2024 ekainean itzuliko da Andoainen eta Ordizian programazioekin

Gipuzkoan Gazte Tour musikaren eta arte eszenikoen inguruko jarduerak biltzen dituen programa bat da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Departamentuak garatu du, lurraldeko beste eragile eta udal batzuekin lankidetzan.