Eguneko 24 orduetan egiten du lan, urteko egun guztietan, berehala erantzuteko Gipuzkoako lurraldean gizarte zerbitzuen ordutegitik kanpo gertatzen diren gizarte larrialdiko egoerei.
Familian esku hartzeko programetan parte hartzen duten familientzako eta adingabeentzako eta premiazko harrera-egoeran dauden haurrentzako laguntza osagarriak.
Gizarte esku hartzean edota entitateen eta zerbitzuen kudeaketan berrikuntza sustatzen duten proiektuak; orobat, identifikatu gabeko behar sozialak identifikatzen eta neurtzen lagunduko dutenak.