Bazterkeria eta gizarte-bazterketa egoeran dauden ijito-familientzako arreta, gazteekin lan egitea eta emakumearen eginkizuna. Prestakuntza eta kultura zabaltzeko programak.
Gizartean bazterturik dauden eta gizarteratzeko foru zentroetan gizarteratze prozesua hasi duten pertsonei zuzendutako esku-hartze psikosozial espezializatua.
Baimena eskatzea (xedatzen da zerbitzu eta zentro pribatuek kalitatezko prestazioak eta arreta egokia emango dutela bermatzeko behar diren betebehar eta baldintza guztiak betetzen dituztela).
Dirulaguntza ematea diru sarrerarik eta beste diru laguntzak jasotzeko eskubiderik ez duten pertsonei (GFArekin hitzartuta dagoen baliabide batean gizarteratzeko prozesu batean parte hartzen badute).
Gizarte-zerbitzuen alorreko legeetan xedatutakoa betetzen dela ikuskatzea, kontrolatzea eta egiaztatzea, jendeak toki horietan kalitatezko zerbitzua jasotzeko duen eskubidea bermatze aldera.