Mendekotasuna duten adinekoen egoitza batean plaza bat eskatzea (egoitza zentroak, bizileku balioaniztunak, elkarbizitza-unitateak, etxebizitza babestuak edota talde etxeak).
Egoitza unitate soziosanitario bat ekipamendu espezifiko bat da, baliabide materialak eta giza baliabideak dituena (medikuak, erizainak eta zaintzaileak), gerontologia zentro bat baino gehiago dena.
Gizarteratzeari bideratutako eguneko zerbitzua, banakako laguntza eskaintzen duena, besteak beste esku-hartze okupazionala, hezkuntza arlokoa, terapeutikoa eta lan eta gizarte arlokoa.
Diru-laguntzak eta laguntza-produktuak ematea, ezgaitasuna duten edo mendetasun egoeran dauden pertsonak etxean egoten laguntzeko eta eguneroko jarduerak egiteko autonomia lortuko dutela bermatzeko.
Diruz lagundu daitezkeen proiektuak bideratuko dira: etxeko arreta eta hurbileko zainketak;iraupen luzeko zainketak;pertsonen autonomia eta independentzia sustatzea.
Adineko edo ezgaitasuna duten pertsonei laguntza integrala ematea, ohiko inguruneari (etxea, familia, etab.) lehentasuna emateko baliabideak eskainiz, bertan ahalik eta denbora gehien bizi dezaten.