Uliazpi erakunde publikoaren helburua Adimen urritasuna duten pertsonen eta beren familien Bizi Kalitatea garatzen laguntzen duten zerbitzuak eta laguntzak eskaintzea da.
Mendetasun egoeran dauden adineko pertsonek eta desgaitasuna duten pertsonek behar dituzten zainketak bermatzea, familiek eta zaintzen dituzten pertsonek atseden har dezaten.
Desgaitasuna duten pertsonentzat egoitza zentro bat edo etxebizitza zerbitzu bat (bizileku balioaniztunak, elkarbizitza-unitateak, etxebizitza babestuak edota talde etxeak) eskatzeko eskaera.
Mendekotasun egoeran dauden eta desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentroko zerbitzu eskaera, non arreta integrala eskaintzen dien, egunean zehar, desgaitasuna duten pertsonei.