Orientazio juridikoko prestazioa da, eta informazioa nahiz orientazioa ematen ditu indarkeria matxistak eragindako egoerei aurre egiteko eta konpontzeko, betiere tresna juridikoak erabilita.
Indarkeria matxistari aurre egiten dioten eta eguneroko bizitzako jarduerak mugatu edo baldintzatzen dituen afekzio psiko-emozionala duten emakumeentzako zerbitzua.
Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei zuzendua, egoitza-baliabide batean sartu nahi ez dutenak edo bertan egonaldia amaitu berri dutenak, eta egokitutako jarraipena behar dutenak.
Eguneko 24 orduetan egiten du lan, urteko egun guztietan, berehala erantzuteko Gipuzkoako lurraldean gizarte zerbitzuen ordutegitik kanpo gertatzen diren gizarte larrialdiko egoerei.