Gipuzkoako Lurralde Historikoko gizarte izaerako entitateek ekipamenduak erosteko diru laguntzak (informatikako edota ikus-entzunezko materiala, altzariak, izaera teknikoko beste ekipamendu batzuk).
Diru laguntzaren xedea pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin egin beharreko gizarte esku hartzeko programak gauzatzea, Gizarte Politikako Departamentuaren jardueren eremuan.
Baimena eskatzea, titularitate pribatuak sortzeko, lekuz aldatzeko edo aldaketa garrantzitsuak egiteko bere zerbitzu eta zentroetan erabiltzaileei kalitatezko prestazioak eta arreta egokia emateko.
Gizarte-zerbitzuen alorreko legeetan xedatutakoa betetzen dela ikuskatzea, kontrolatzea eta egiaztatzea, jendeak toki horietan kalitatezko zerbitzua jasotzeko duen eskubidea bermatze aldera.
Diru laguntzaren xedea da egoera eta arazo sozial jakin batzuekiko prebentzio eta sentsibilizazio programak egitea, Gizarte Politikako jardueren eremuan.
Gizarte esku hartzean edota entitateen eta zerbitzuen kudeaketan berrikuntza sustatzen duten proiektuak; orobat, identifikatu gabeko behar sozialak identifikatzen eta neurtzen lagunduko dutenak.