Diru laguntzak jasotzeko, nekazaritza elkarteek legez eraturik egon behar dute, ordezkapeneko zerbitzuak eman behar dituzte eta baldintza jakin batzuk bete behar dituzte.
Lagungarriak izango bai Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planaren barruan dauden aseguru lerroetako polizak, bai Planean sartuta ez dauden aseguru poliza kolektiboak ere, baldintza batzuekin.
Gipuzkoako Lurralde Historikoan, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren jasangarritasuna eta lehiakortasuna sustatuko duten inbertsioak egiteko laguntza programetarako dirulaguntzak.
Nekazaritzako makineria erregistro ofizialean inskribatu edo baja eman: Nekazaritzako makinak eta tratamendu fitosanitarioak emateko makinak (nekazaritzakoak eta gainontzekoak).
Nekazariak eta abeltzainak konpentsatzeko dirulaguntzak, nekazaritzako ekoizpenak mendi guneetan edo beste muga naturalak dituzten guneetan edukitzeak dakartzan gastu eta diru sarreren galerengatik.